Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Apirilaren 17a

Heriotze - Pazko - Irabazleak - Kulturaldia - Errugbi - Pilota

Iñaki Goikoetxea
Inaki%20Goikoetxea

Heriotze

Okozeko Alain Rio zendu da 74 urtetan. Bretainiarra zen sortzez eta baziren kasik 20 urte Baigorrin bizi zela. Doluminak familiari.

Pazko

Huna Pazko kari, gure parropiako elizkizunen toki eta tenoreak:

- Ortziralean (apirilaren 18a) Irulegin (19:00).

- Ibiakoitzean (apirilaren 19a) Urepelen (19:00).

- Igandean (apirilaren 20a) Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30).

Irabazleak

Irulegiko Irratiak bere kanpaina kari egin duen zozketan, 3 sari irabazle ukan ditugu Baigorritik:

- Kaiet Etcheverria (50 euroko erosgaia CBAn).

- Berhoko Martta Errotabehere (25 euroko erosgaia Ortzaizeko Arnabar ahateko kontserbategian, arno botoila bat Donapaleuko trinketeko ostatuak eskainia).

- Beherekotxeko Maritxu Hirigaray (30 euroko balioa duen apairua Baigorriko trinketean, 2 saboin Akilukap-ek eskainiak eta gasna bat Eiheralarreko Arradoi gasnategitik.


Baigorriko kulturaldia

Ondoko hitzorduak:

- Apirilaren 18an (ortzirala), Ziztada & Rlantz eta Odeien kontzertuak Bixentainean.

- Apirilaren 26an (ibiakoitza), "Xiberoa kantuz loraturik" musikaldia Bil Etxean.

- Apirilaren 27an (igandea), Nafarroaren Eguna.

- Apirilaren 30ean (asteazkena), Anariren kontzertua Izpegiko Behereko Bentan.

Pilota

- Esku-huska, Iparraldeko txapelketako buruz-burukako finalak ibiakoitzean jokatu dira Baigorriko Herriarena trinketean.

Besteak beste, 4. mailan, Zaharrer Segiko Iñaki Goikoetxeak 40/22 irabazi du Goizeko Izarrako Mikel Ibanez-en kontra.

- Urte guziz bezala, "Bai" ikastolak binakako pala lehiaketa antolatzen du elizako plazan, 3 maila. tournoi.pelote.fr helbidean emaiten dira izenak.

- Zaharrer Segi elkartearen biltzar nagusia ostiral huntan iraganen da (apirilaren 18a), Herriko Etxean (19:00). Txosten morala eta ekonomikoa, jazko 100 urteren ospatzearen bilduma. Aperitifa zerbitzatuko da bilkuratik landa.

Errugbi

Joan den igandean, US Nafarroak Baigorrin galdu du St Medard-en kontra 20/23. Galtze horren ondorioz, nafartarrak 5. tokira gibelatzen dira sailkapenean. Aurtengo sasoineko azken partida zuten hain segur gure zelaian.

Arinki

Arinki elkarteak bazkari dantzaldia antolatzen du Plaza Xokon, maiatzaren 4an (igandez). Adartza soinu talde mitikoak alaituko du. 42 eurotan da. Haatik, 15 euro galdatuko zaizkie bakarrik dantzaldi eta atsalaskarira etorriko direneri (15:00). Izen-emaiteak eta ordainketak zenbaki huntara deituz egiten dira:06-83-31-31-85.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016