Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Apirilaren 17a

Zirko kabareta - Zine topaketa

Iragan Zirko kabareta
Iragan%20Zirko%20kabareta

Zirko kabareta

Udaberria heltzen da! Eta egun ederren itzultzea ospatzeko, Ziliportaka elkarteak antolatu zuen Zirko kabareta berria, larunbat hontan herriko ezkerparetan, ederki apaindua horregatik.

Aldi hontan, hitzordua emana zen 19:00tan artista amateur eta profesionalen emanaldiaz gozatzeko. Arlo desberdinak izan ziren ikusgai: eskuketa, pailazoak, akrobaziak, trapezioa, diaboloa, baita musika ere bai. Jateko eta edateko pausaldi ttipia eta gero, suzko eskuketaren erakustaldia proposatua izan zen kanpoan, nahiz eta euri pixka bat egin. Arratsalde goxoa izan zen haur eta helduentzat, giro onarekin eta erakustaldi ederrekin!

Ziliportaka elkarteak nahi ditu eskertu laguntzaileak eta etorri ziren jende guziak.

Zine topaketa

Heldu den ostiralean (19:00), herriko zineman zine topaketa izanen da endometriosari buruz.

Lehenik, "endometriosa: borroka segitzen" deitzen den dokumentala proiektatua izanen da, eta eztabaida segituko da "Endofrance" elkarteko parte hartzaileekin. Sartzea libro eta urririk da, ez duda etortzea!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016