Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Apirilaren 17a

Xingar feria

Amélie Etchepare

Xingar%20feria

Ez da gauza arraroa gure ibarrean Baionako xingar ferian gaintiar batek lehen saria erdiestea.Alabainan, alde hortarik ongi zerbitzatuak izanak gira Aldudeko Marcel Hualderi esker.Aurten, urepeldar batek du leku hori segurtatu, gainerat emazte bat, Amélie Etchepare Baxtandarrainekoa.Jadanik bi aldiz agerpenaren lehen saria eskuratua zuen eta aurten, bere 14,3 kiloko xingarrarekin 24 hilabetez idorturik, lehen sari nagusia erdietsi du. Antxeran ezarria izan da eta Baionan den Julien Bailly "Le Victor Hugo" jatetxeko nagusia 2.700€-ren truk xingar huntaz jabetu da. Pentsatzekoa da balentria huntan hemengo aire sanoa, Hairako oihaneko gaztaina eta ezkurrak bai eta Amélieren zintzotasuna ez direla arrotz. Goresmenak Amélie!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016