Hegoaldean | 2025eko Apirilaren 17a

2025-2030 Mugiment Ekintza Plana

M.V.

Eusko Jaurlaritzak 2025-2030 Mugiment Ekintza Plana aurkeztu du. Honen helburua izanen da herritarren jarduera fisikoaren maila hobetzen laguntzea eta jendartean ongizate integrala eta osagarria sustatzea.

Planaren metodologia osoki parte-hartze bidezkoa eta dinamikoa dela azpimarratu du Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Beraz, EAEko jarduera fisikoaren sustatzaile guziak gomitatuko dituzte Mugiment Ekintza Planean parte hartzera.

Bengoetxeak azaldu duenaren arabera, lehen urratsa izan da dokumentua Eusko Jaurlaritzaren baitan lantzea, sail desberdinen ekarpenak kontutan hartuz. Ondotik, Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute, xehetasun guziak emanez. Halaber, Mugiment mahaia osatuko duten udal, aldundi eta sektoreko eragileekin lan-saio bat antolatuko dute, planaren xehetasunak azaldu eta ekarpenak entzuteko.

Ekintza planaren misioa honela aurkeztu du sailburuak: "pertsona orok bizitza aktiboa izatea ahalbidetuko dion ingurune seguru eta egokiez, aukera ezberdinez gozatu ahal izanen duela bermatzea, norbanakoen zein komunitatearen osasuna hobetzeko eta Euskadiko garapen sozial, kultural eta ekonomikoan laguntzeko".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/04/17

Kepa Anabitarte zendu da

M.V.

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934), frankismo denboran euskal sindikalismoaren ikurra izandakoa zendu da. Gaztea zelarik abiatu zuen militante ibilbidea, ELA sindikatuan, eta horregatik, erbesteratu behar ukan zuen. 70eko hamarkadan Euskal Sozialisten Biltzarra (ESB) sortu zuen.

Anabitarte Euskal Herriaren askatasunaren alde bermatu da bizi osoan. Familia euskaldun eta abertzale batean sortu zen, Trintxerpe auzoan. Han murgildu zen langile borroken eta zapalkuntza gogorraren testuinguruan.

Municheko 1962ko kongresuaren ondotik, ELA sindikatuaren lehen zatiketa handiaren eragileetako bat izan zen, herriaren askatasunera heltzeko bideei eta analisiei zegozkien funtsezko desadostasun politikoen ondorioz. ELA-berri taldearen arduradun izan zen geroztik.

ELA sindikatuaren eta ESB alderdiaren sortzean parte hartzeaz gain, kooperatibismoan lan egin zuen eta Gipuzkoako industria guneetako arduradun izan zen. Halaber, Nabarralde Fundazioaren sustatzaileetako bat bezala eta...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/17

Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

M.V.

Irungo terma erromatarrak 1996an aurkitu zituzten, eta joan den astean zabaldu dituzte, publikoak ikusteko gisan. Oiasso Museoaren eskaintza kulturalaren parte izanen dira.

Zabaltze ekitaldi instituzionala apirilaren 11n egin dute politika-kargudun andanaren presentzian. Arkeolanen sortzaile eta Oiasso Museoaren sustatzaile izen zen Jaime Rodriguez Salinen familiak ere parte hartu du ospakizunean.

3.500.000 euroko aurrekontua bideratu dute terma erromatarretara. Diru horrekin, erakustokiaren eraikina handitu dute. Halaber, eremu berri bat zabaldu dute, museoa eta termak lotzen dituena.

CAF taldeko Solarisen kontratu berria

Beasaingo CAF Taldeko Solaris konpainiak ehun milioi euro baino gehiagoko bi kontratu erdietsi ditu Suedian, herrialdea 170 autobus elektrikoz hornitzeko.

Lehen kontratua Nobina Sverige AB operadorearekin sinatua izan da. Autobus horietako gehienak (89) Stockholmeko hirigunean eta hiri-inguruetako guneetan zerbitzua emateko izanen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/17

Greba egun gehiago irakaskuntzan

M.V.

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan greba egun gehiago izanen direla jakinarazi dute Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Maiatzaren 12tik 16ra lanuzteak eginen dituzte irakasleek. Mugimendua segitzeko arrazoiak azaldu dituzte sindikatuen bozeramaileek. Hauen arabera, Hezkuntza Sailak helarazi dien azken proposamena ez da nahikoa, eta "eduki, zehaztapen eta bermeak" falta dira.

Joan den urtarriletik daramaten protesta mugimenduak iraun duen denboran Hezkuntza Sailak ukan duen jarrera kritikatu dute sindikatuek. "Jarrera itxia, eszenifikazioa, edukirik gabeko bilerak, eta greba desaktibatzeko xantaiak" egitea leporatzen diote Begoña Pedrosa sailburuari.

Aldi bat gehiago, beren aldarrikapenak oroitarazi dituzte: lan-zamak arintzeko neurri zehatzak, erretreta hartzeko baldintzak hobetzea, langile-taldeen berritze plana eguneratzea, erosahalmena berreskuratzea eta ikastetxe publikoen fusio eta hesteak gertatzen direlarik enplegu publikoa bermatzea.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/17

Euskararen kontrako oldarraldia

M.V.

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legea garatzen zuen dekretuaren zenbait artikulu baliogabetu ditu, PPren galdeari men eginez. Ezeztatuak izan diren artikuluek udaletxeetan euskararen erabilpena lehenetsi behar dela zehazten zuten. Beraz, hemendik aitzina Herriko Etxeek ez dute beren lana euskara hutsean egiteko ahalik ukanen, langile guziak euskaldunak izanik ere.

Erabakiaren kontra agertu dira UEMA, Euskalgintzaren Kontseilua eta LAB sindikatua, bertzeak bertze. Kontseiluak lehen epaia ezagutu zenean adierazitakoa berretsi du, erabakia "oldarraldi judizialaren" baitan kokatuz.

Halaber, Kontseiluak azpimarratu du erabaki honek "udalak erabat babesgabe utzi dituela hainbat jarduera euskara hutsean egin ahal izateko". Horrez gain, ohartarazi du ebazpen irmoak Udal guziak hunkituko baditu ere, bereziki kaltetuko dituela euskara nagusi den eremuetako udalak, UEMAkoak, adibidez.

Ildo horretan, UEMAk eta UEMAko kide diren udalek adierazi dute epai horiek "marra...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/04/17

Aberri Eguna

M.V.

Euskal Herria Batera plataformak egin agerraldia
Euskal%20Herria%20Batera%20plataformak%20egin%20agerraldia

Euskal Herria Batera plataformak Aberri Egun bateratua ospatzeko ekitaldi kulturala egin du apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen. Alderdi eta sindikatu abertzaleen eta eragile sozialen ordezkari anitzek erantzun diote deialdiari eta EAJ eta EH Bildu alderdiek ordezkaritza zabala izan dute ospakizunean.

"Zer garen ospatu eta zer izan nahi dugun aldarrikatzeko" xedez antolatu ekitaldia sokadantza batekin abiatu da. Hor agertu dira, eskuz esku, bertzeak bertze, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Donostiako alkate Eneko Goia, auzapez ohi Juan Karlos Izagirre, EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea, Nekane Balluerka errektore ohia, Estitxu Garai EHUko errektoreordea, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ohia eta Xabier Euzkitze kazetaria. Honek zabaldu duen mezua argia izan da: "Aberri Egunaren bidez eta batera arituz, munduaren aurrean nazio bat gara, eta erabiltzen dugun hizkuntzak, lekukotzen gaituen lurraldeak eta lotzen gaituen kulturak egiten gaitu,...

Irakurri segida

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016