Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Apirilaren 17a

Frantziako mus lehiaketaren finala - Kantaldia Donapaleun

Frantziako mus lehiaketaren finala

Herrietako eta kantonamenduko lehiaketak iragan ondoan, Amikuzetik zazpi ekipa joanen dira Hiribururat apirilaren 21ean, Pazko astelehenez jokatuko den Frantziako mus txapelketaren finalerat. Hauek dira:

Amorotze: Mattin Eyherabide À¢'€'" Louis Lamarque

Arboti 1: Frantxua Comets À¢'€'" Mathieu Larrouy

Arboti 2: Elodie Irigoin À¢'€'" DidierTarascon

Behaskane: Jean-Pierre Etchegoinberry À¢'€'" André Mongabure

Oragarre 1: Benoit Ibarrart À¢'€'" Pilla Laborde

Oragarre 2: David Laborde À¢'€'" Julien Villenave

Pagola: Nicolas Barthaburu - Julien Lagourgue

Xantza on desiratzen diegu!

Kantaldia Donapaleun

Donapaleuko Ikas Bidea eskola publikoko burasoek antolatzen dute kantaldia San-Luis zinegelan heldu den ibiakoitzean, apirilaren 19an (20:30).

Lehen partean, Amiñi bat ikastolako buraso batzu biltzen ditu eta lehen aldikoz 2021ean arizan ziren Amikuzeko ikastolaren 50 urtekari. Geroztik, taldea berriz osatu da "Nafarroa bizirik" ikusgarrirako eta udaberri guziz ikastolak antolatzen dituen bestetan kantu zenbait emaiten ditu.

Bigarren partean, Haurrock taldea ariko da. Arbonan sortu da 1999an. Ez da koru bat ez eta rock talde bat, bainan bien arteko bat.

Azkenik, Gurashow taldea entzuteko parada emana da. Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor kantariek osatzen dute talde hau.Eskolan ikasiak, oporretan edo supazter baten izkinan ahapetik eman kantuak emanen dituzte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016