Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 17a

Aberri Eguna

Aurtengo Aberri Egunaren aurkezpen ekitaldia
Aurtengo%20Aberri%20Egunaren%20aurkezpen%20ekitaldia

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, apirilaren 20an Donibane Garazin antolatuko du Aberri Eguna, "Elgarrekin, Herria, Burujabetza" lemapean.

Aberri Eguna

Azken bi urteetan Itsasun eta Uztaritzen egin bezala, aurten Donibane Garazin ospatuko da Aberri Eguna. 2022 eta 2024 urteen artean, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak gogoeta partekatua egin zuen Bagira prozesuaren baitan. Joan den urteko martxoaren 31n Uztaritzen ospatu zen Aberri Egunean, Bagirak bere ibilbideari bukaera eman zion, abertzaleen eskuetan"Herri Bidea" izeneko bide-orri amankomunautziz. Bagirak "Ortzimuga herriari boterea itzultzea dela" idatzi zuen gogoeta prozesu horren barnean. Horrez gain, Euskal Herriak "burujabetza politiko mailarik altuena" bereganatzea eta "tresna instituzionalak eskaintzea" ezinbestekoa dela azpimarratu zuen dokumentu amankomun horretan. Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak urte hastapenean iragarri zuenez, bide-orri horren garapena lantzen segitzeko hainbat eragile eta sektore desberdinetako pertsonak elkargune batean bildu dira.

Azken bi urtetako ekimenen ildo beretik, aurtengo Aberri Eguna ere molde bateratuan antolatua izanen da.

Egoera korapilatsua

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen erranetara, Aberri Eguna mundu mailako egoera korapilatsu batean heldu da, hau da krisi klimatiko, sozial, kultural, politiko eta demokratikoekin. Mundu osoan zehar eskuin muturra indartzen ari dela aipatua izan da, Euskal Herriak ondorio zuzenak pairatzen dituela. Egoera horren parean, jendarte solidario, jasangarri, euskaldun eta demokratikoa lortu behar dela zioten. Parean diren desafio handiei aurre egiteko, Ipar Euskal Herriak behar dituen tresna guziak ez baditu ere, aitzinamendu berriak egin behar direla aipatua izan da, burujabetza lortzeko, identitate kolektiboa azkartzeko eta erabakiak lurraldean hartu ahal izateko.

Gaur egungo krisi testuinguruan, Euskal Herriak anbizioa erakustea eta bere burujabetzaren bidean pauso berriak egitea ezinbestekoa agertu da.

Aurtengo egitaraua

Aberri Egunean zehar, hainbat ekimen antolatuko dira: elkarteen herrixka (9:00), manifestazioa (11:00), bazkaria (14:00), herri kirolak Gaia elkartearekin (15:00) eta Foisis, Zetkin eta Kontrabanda taldeen kontzertuak (17:00). Taloak, edatekoa edo puzgarriak egonen dira egunean zehar.

Laguntzaile izateko edo bazkarian parte hartzeko, estekak "IEHko Aberri Eguna" Facebook orrian aurki daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/04/17

Euskara sustatzeko hitzarmena

Baionan elkartu Eusko Jaurlaritzako eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariak
Baionan%20elkartu%20Eusko%20Jaurlaritzako%20eta%20Euskararen%20Erakunde%20Publikoko%20ordezkariak

Apirilaren 4an, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak baita Maider Behoteguy Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakariak, euskara sustatzeko hitzarmena izenpetu dute Baionan egin ekitaldian.

Irakurri segida

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016