Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Apirilaren 17a
Euskara ikastaldia - Hitzaldia - Kontzertua
Euskara ikastaldia
Apirilaren 21etik 25era, AEKk euskara ikastaldia proposatzen du Baionan eta Donibane Garazin (9:00-13:00/14:00-17:00). Maila guziei zuzendua da eta 175 euro kostako du 35 oreneko ikastaldiak. Izen emateak eta xehetasunak: 06-03-20-50-10 edoikastaldi@aek.eus.
Hitzaldia
Apirilaren 24an (18:00), "Txomin Peillen antologia" gaiaren inguruan solastatuko da Joseba Sarrionandia Euskal Museoan. Euskaraz izanen da frantsesezko bat-bateko itzulpenarekin. Urririk izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-73-50.
Kontzertua
Apirilaren 25 arratsean, Zezenaren taldeak kontzertua emanen du Züzülün.
Maskarada
Apirilaren 26an, Maskarada izanen da aipagai Euskal Museoan. Xiberoko ihauteriak ezagutu eta ondotik koha (dantzariaren kapelu apaindua) sortuko dute 2 eta 4 urte arteko haurrek. Oren bat iraunen du, frantsesez (10:00) eta euskaraz (11:00).











