Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Apirilaren 17a

Kontzertuak - Musikaren Besta - Hau rkantu txapelketa

Hendaiako Eskolarteko Kantu Txapelketaren 10. edizioa
Hendaiako%20Eskolarteko%20Kantu%20Txapelketaren%2010.%20edizioa

Kontzertuak

Apirilaren 29an (20:00), Lurodei taldeak kontzertua emanen du La Grande Illusion liburu dendan. 6 euro kostako du 12 urtez goitikoentzat. Xehetasunentzat: 09-87-52-63-72.

Musikaren Besta: parte hartzeko deialdia

Musikari, kantari eta talde amatur edo aditu guziak gonbidatuak dira agertokia berotzera, ekainaren 21ean (larunbata) iraganen den Musikaren Bestaren karietara. Bakarka, bikoteka edo taldeka, talentua eszenatokian partekatzeko aukera bikaina da.

Parte hartzeko baldintzak: musika estilo guziei idekia. Parte-hartze boluntarioa. Baliabide teknikoak jarriko dira, eta parte hartzaile bakoitzaren inguruko komunikazioa izanen da euskarri ofizialetan. Izena emateko: musique@hendaye.fr, apirilaren 25a arte.

Haur kantu txapelketa

Martxoaren 30ean igandearekin, Daniel Ugarte-Belzenia pilotalekua euskal kantuaren doinuez bete zen Hendaiako Eskolarteko Kantu Txapelketaren 10. edizioa ospatzeko.

Ekitaldia herriko euskara eta hezkuntza-haurtzaro zerbitzuek antolatu zuten, eta 180 ikasle inguru bildu ziren, Hendaiako lehen mailako ikastetxe guzietatik etorriak. Musikari profesionalek haurrak lagundu zituzten, irakasleen eta animatzaileen laguntzarekin.

Talde bakoitza saritua izan zen, eta haur guziek medaila bat ukan zuten abentura musikal zoragarri honen oroigarri gisa.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016