Herriz Herri - Senpere (L) | 2025eko Apirilaren 17a

Nun habila Perkain? - Mintzaldiak - Animazioa - Senpere Irriz Festibala - Arroltze bilaketa - Izialdura film baten soinu efektua - Mutxikoak - Itsasontzi maketen erakusketa - Pazkotako elizkizunak - Ate idekiak - Bildotsaren eguneko bazkaria

Laxoa Aldudeko plazan
Laxoa%20Aldudeko%20plazan

Nun habila Perkain?

Senpereko Kultur eta Ondare batzordeak antolaturik, "Nun Habila Perkain?" bideo dokumentala ikusten ahalko da Larreko salan, apirilaren 23an (19:00). Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoa hobeki ezagutzen. Frantses iraultzako denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen Urepele, Aldude eta Banka herrietan. Mendiz mendi ibiliko da bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaiterat helduko ote da? 50 minuta irauten duen bideo hunen ondotik elkarrizketa izanen da ikusleen galderak eta oharrak partekatzeko. Segur ere aipatuko da Perkain pilotariaren anaia egon zela 1802tik 1814 artean Senpereko erretor. Hau zen Jean Joseph Inda, Wellington ingeles jenerala Senperen jarri zelarik 1813ko neguan, hain xuxen hunekin adixkidetu zela.

Kattalin Elizalde ikastegian mintzaldiak

Apirilaren 18an (19:00), Lapurdi 1609 elkarteak antolaturik, Ekaitz Bergaretxe idazleak"Masusta erreximenta" liburua aurkeztuko du, ondotik Auxtin Zamora herritarrak hitzaldia emanen duSenpereko aintzirari buruz. Sartzea dohainik, zintzur bustitzea eskainia, ez huts egin.

Ttikiendako animazioa mediatekan

Oroitaraztekoa, ostegun huntan (17:30), Ana Imaz Libreplume elkartekoak animatuko du 30 minutuz, 0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat, irakurketa eta kantu jolasak, osorik euskaraz. Beraz haur ttikiak beren familiekin gomit dira, urririk baita krakada ondotik eskainia.

Senpere Irriz Festibala

Pazko aste hondarra irriari bideratua izanen da hiru ikuskizunekin, Larreko antzokian, Euskal Herriko KomedyClub elkarteak antolaturik. Ostiralean (20:00), Eric Baert umorista ezagunaren kontzertuak ehun bat boz desberdin aurkezten ditu, frantses telebistan usu agertzen dena. Larunbat arratsean (20:00), hemen ere 5 artista goi-mailakoak taula gainean, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothé Poissonet eta Emy. Igandean aldiz (18:00), bikote batek animatuko du antzeztokia PV eta Tom Baldetti, hauek ere ongi ezagunak Frantzia mailan. Kantu eta irriz gozatzekotan, prezio osoa 26,25€, ernatzekoa da sarreren ukaiteko turismo bulegoetan edo hauen webgunean.

Arroltze bilaketa

Eliza gibeleko parkean, Herriko Etxeak antolatzen du ohiko arroltze ihizia, larunbat goizean, hilaren 19an (11:00), haurren atseginetan.

Izialdura film baten soinu efektua

Apirilaren 22an (19:00), deneri zabaldua, urririk, deskubritzen ahalko da nola sortzen eta egiten diren laztura film baten soinu efektuak, tresna xume batzuen bitartez, harrigarria omen. Erreserbatzea gomendatua da: mediatheque@senpere64.fr gunean.

Mutxikoak igandean

Hilabetero iragaiten diren mutxikoek, Zirikolatzen parte hartzea ukanen dute Pazko goizean (11:00-12:30) Xan Ithourria plazan.

Itsasontzi maketen erakusketa

Epaulard Senpere elkarteak antolatua du apirilaren 22 eta 23an (9:00-12:00 eta 13:30-17:00), Larreko harrera salan, urririk.

Pazkotako elizkizunak

Ostegun Sainduz, zeremonia (19:00) Azkainen, ortzegunean, Gurutzearen bidea (15:00) Senperen eta Pasioaren zeremonia (19:00) Saran, larunbatean Pazko bezperako zeremonia (20:00) Senperen baita Pazko egunean (10:30) meza nagusia gure elizan.

Ate idekiak

Apirilaren 23an, aisialdi zentroa idekia da eskola publikoan (9:00-1200 eta 14:00-18:00), gazteen gunea aldiz ikastolan (14:00-18:00).

Bildotsaren eguneko bazkaria

Maiatzaren 4an iragarria, gaitzeko menua 30€tan proposatua da, erreserba larunbat goizetan merkatu plazan eta astelehen goizetan Darrigues okindegian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3782. zbk

Gure Hitza | 2025/04/17

Beste eredu ekonomiko bat posible da!

Menane Oxandabaratz

Joan den larunbatean, Eusko Eguna Ezpeletan iragan da. Egun horretan Eusko moneta ospatzeaz gain, tokiko beste eragile batzuen ezagutzeko parada izan da. Ipar Euskal Herriko ekonomia tokian berean bultzatzeko xedearekin sortu elkarteak, zirkuitu laburreko eragileak bildu ditu. Eusko moneta erabiliz, tokiko enplegua eta hurbileko merkataritza bultzatzen da.

Gisa horretako ekonomia garatzeko modeloa ez da berria. 1970eko hamarkadan, N. Georgescu, ekonomialari eta matematikari errumaniarrak, "bio-ekonomia" deitu kontzeptu berria sortu zuen, gaur egun bereziki "décroissant" izenburuarekin ezaguna. Jendarte zuzen eta hobe baten nahian, mugimendu batzuek alternatibak proposatzen dituzte, beren eguneroko bizitza aldatu dituztenak.

Ikuspegi hori, eredu politiko, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen da, aberastasuna banatuz sozial berdintasuna lortzea. Helburu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016