Herriz Herri - Donazaharre (NB) | 2025eko Apirilaren 17a
Kontrapas
Peña Donazaharre 1996an sortu zen, heldu den urtean 30 urte beteko ditu. Karia horretara, herritarrak "Kontrapas" ikusgarria prestatzen hasi dira. Gillom Irigoyen-ek du trama idatzia, Thierry Biscarik kantua kudeatuko du, Patricia eta Patrik Larraldek dantza eta David Ondarsek taula-zuzendaritza.
Proiektuaren presentatzeko eta herritarrek parte hartzeko, apirilaren 18an (20:00), Mizpira gelan, gomita zabaldua da. Ezin duenak egun horretan parte hartu, tamborrada_donazaharre@yahoo.fr helbidera mezu bat igorri behar du.











