Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Apirilaren 17a
Pilota - Eskubaloia
Palantxa
Iparraldeko pilota batzordearen xapelgoan, pilota betean, Elaia Bidart-Lore Acheritogaray gure neskek ttarroen mailan, final-laurdenetan irabazi dute, 40-19, Urruñarrak-en parean. Orain finalerdietan, Elaia eta Lore Goizeko Izarraren kontra ariko dira.
Esku-huska
Buruz-burukako txapelketan, lehen mailan Julien Etchegarayk guziz xapelgo ederra darama. Euskal Herrikoan, final-laurdenetan 37-40 galdu du Nicolas Dufauren parean. Aldiz, Frantziakoan multxoko bi partidak irabazi ondoan, Thicoipe eta Benesseren aurka final-laurdenetan ere nagusitu dira Irisarriko Herria trinketean, 40-15 Andoni Larreren kontra. Orain finalerdietako partidak Angelun edo Hazparnen jokatuko dira apirilaren 18 edo 20an.
Binazkan, Frantziako txapela irabazi ondoan Paolo Bidart-ekin bigarren mailan, Julien beti hor dugu. Suerte on segidarentzat!
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 2 mailan Irisartarrek galdu dute Rodez-en, 20-30.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak galdu du Blanquefort-en, 25-31.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Tyrosse-en, 34-26.
Bigarren taldeak galdu du Gan-en, 19-20.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi diote Blanquefort-eri, 32-31.
Heldu den aste hondarreko partidak
Nesketan, gehienetan, bigarren taldea joanen da Ossaura igandean (14:30).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Floirac Irisarrin larunbatean (16:00).
Gizonetan, erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Limoges larunbatean (18:00).











