Herriz Herri - Arnegi (NB) | 2025eko Apirilaren 17a
Bolant Eguna
Aspaldiko urte hauetan ohidura den bezala, Pazko asteburuan Bolant Eguna ospatzen da. Aurten larunbatarekin (19:30), kalejira herriko karriketan eta ondotik plazan dantzak iraganen dira. Jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da. Igandeko egitaraua benta auzoetan kalejirarekin hasiko da (10:00), dantza ikusgarria plazan (17:00), eguna kontzertuekin bukatuko da. Eguna bururatzeko afaltzeko manera izanen da.











