Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Apirilaren 17a
Pazkoko altxo bilketa - Euskaraldia - Pilota
Pazkoko altxor bilketa
Biga Bat Aiherra Izturitzeko eskola publiko elebidunak antolatua, apirilaren 19an larunbatarekin iraganen da (15:00-17:30) Izturitzen. Bi ibilbide izanen dira: 5 urtez petik eta 5 urtetik goitikoentzat. Parte hartzea 2€ haur bakotx. Matahamiak eta edariak ere salduko dira eskolan. Orori idekia da.
Euskaraldia
Euskararen erabilpena sustatzeko antolatua, maiatzaren 15etik 25era izanen da 11 egunez.
Arberoako eragile desberdinak prestatzen ari dira horri buruz. Hemen gaindi zer proposatuko den, ondoko egunetan, jakinaraziko dugu. Anartean aho bizi eta belarri prest txapak eskura ditzakezue Interneten bidez.
Pilota lehiaketa palantxaz
Apirilaren 12an jokatu ziren azken partidak. Emaitzak eta argazkiak heldu den astean agertuko ditugu.










