Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea gobernuko giderren hartzera. Euskal Herrian doi bat burujabetza erdiesteko egin urratsek, euskalgintzarenek barne, ez dute oztoporik merezi. Kiroletakoen gainera badira hainbertze batasun balios, herritar gehiagorenganik laguntza hartze luketenak. Elkartasunaren onurei ohartuz, hemengo biztanleak oro “atzar gaiten atzar lotarik” kantu ezaguna obratzen hasiz. Martxoan herriko bozak parada bat izan ditaizke, hautagaiak plantako egitarauarekin sanoki aurkeztuz, ez parean direnei nagusitzeko asmoz bakarrik. Beraz, hautagaiek eta bozkazaleek herri osoaren ongia bilatuko dutelako itxaropena atxik!

Azkenik, bilatzen dugu Herria astekaria iraunaraztea, hau zuzendaritza batzordearen betiko arrangura. Bi desafio gogor baditu altxatzeko: harpidedunen kopurua zaintzea eta diru konduen orekatzea. Harpidedunei dagokienez, urtero multxo bat galduz irakurle xaharrenen heriotzengatik, baitezpadakoa da berrien aurkitzea. Itzulikatzeko ahalak ukaiteko, bai eta berriketari andanaren idazlanek zinez merezi baitute irakurtuak izaitea. Oroituz euskaraz leitzeko astia hartzeak euskaraz pentsatzen laguntzen duela; ez baita guti. Aldi berean, konduen oreka garrantzizkoa da. Atera behar den diru-zama urtetik urtera handituz doa, bereziki irarkola eta igortze gastuak. Hortako da aurtengo harpidetza saria emendatu, azken bortz urtetan egin ez zena. Irakurle leiala, agian ulertuko duzuemendio horren beharra!

Mundu ideki hortan kokatzen delakoz Euskal Herria

bere nortasun bereziari gauden erne beharria!

Ohar gaitezen zoin den estimu gorenean ekarria

goizetik arrats erabiltzea euskara maitagarria.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016