Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Eguberriko izaiak - Herriko Etxearen agiantzak

Eguberriko izaiak

Pasa den azaroan, pinuaren nematodo izeneko harraren abiagune bat atzeman zuten Seignosse eskualdean, eta 20 kilometroko geriza eremuan, abiagunearen inguruan, Landesetako prefektuak erabaki zuen gure herriaren zatitxo bat iparrean barne ezartzea. Hori ikusita, gure herrian, Eguberriko izaiak Bardozeko hondarkintegira bakarrik eraman behar dira. Debekatua da beste leku batean uztea.

Herriko Etxearen agiantzak

Herriko Etxeak gonbidatzen gaitu ezkerparetara urtarrilaren 11n (12:00), adiskidantzazko basoa partekatzeko eta urte berriaren agiantzak entzuteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016