Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Urtarrilaren 08a
Bertso saioa - Zaintzaileen formakuntza
Bertso saioa
Urtarrilaren 11n (17:00), Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak Gaztelu Aretoan ariko dira, Aimar Karrika ukanen dutenean gai emaile. Bertso saioa aitzin, bazkaria izanen da (13:30). BaleaketaHarreraelkarteek antolaturiko ekimena da hau. Sartzeak 10 eta 30 euroren artean kostako du. Erreserbatzeko: 06-66-87-44-43/iparharrera@gmail.com. Ongi etorri deneri!
Zaintzaileen formakuntza
Alzheimerra edo antzeko eritasuna duen senide bat laguntzen duzu?
France Alzheimer 64 – Pirinio Atlantikoetako FAPA elkarteak 14 orduko formakuntza eskaintzen du zaintzaileentzat, urririk.
Egitarauan: alzheimer eritasuna hobeki ulertzea, giza, teknika, gizarte, finantza eta lege laguntzak, eguneroko laguntza, komunikazioa eta ulermena, laguntzailearen rola, bere senidearekiko harremana eta atseden konponbideak. Urtarrilaren 10etik goiti iraganen da (9:30), Autoportuko Harrera Zentroan. Harremanentzat: 06-16-61-53-22 edo coordinatricepb@fapa64.com.











