Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Lur Berriko biltzar nagusia

Lur%20Berriko%20biltzar%20nagusia

Lur Berri Kooperatibak bere urteko biltzar nagusia azaroaren 28an egin du Aiziritzeko egoitzan. Éric Narbais-Jauréguy lehendakariak 2024/2025 urteko aktibitateen bilduma aurkeztu du, Frédéric Hialé zuzendari nagusiaren eta Martine Chaleon idazkari nagusiaren laguntzarekin. 90 urte laster beteko dituen Kooperatibaren historia oroitarazia izan da. Bere peko diren adarrak hiru arlotan sailkatuak dira: laborantza, laborantzako elikagaia eta banaketa. Gaur egungo testuingurua eta ildo estrategikoak azalduak izan dira biltzar nagusian.

Lur Berri kooperatiba 1936an sortu zen. 5.100 laborari elkartzen ditu Frantzia hegoaldean. Kooperatibak berak 476 langile ditu eta talde osoak 3.753. 2024/2025 urteko negozio zenbatekoa 507 milioi eurokoa izan da kooperatiban eta 1.342 milioi talde osoan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016