Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Elkartasuna eta eskuzabaltasunaren lekuko

Zentro sozialen aldeko emaitza
Zentro%20sozialen%20aldeko%20emaitza

Eskuz eginiko giltzatakoen salmentaren ondorioz, bere ekimenez antolaturik, Rotary elkarteak 500€-ko emaitza egin du Ziburuko, Donibane Lohizuneko eta Urruñako zentro sozialak sustatzeko.

Mila esker tokiko elkartasunaren zerbitzuko erakutsiriko engaiamendu eta parte hartze polit horregatik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016