Herriz Herri - Lasa (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Heriotze

Adin ederra bildurik utzi du mundu hau Maddi Pierresteguyk, Mokosailean sortua duela 90 urte. 11 haurride ziren, bigarrena zen, orain bi gelditzen dira. 12 urtetan ukan zuen eritasun bat ibiltzeko zalutasunak kendu ziozkana, eta neke horiek juanago eta pizuagorekin bizi izan da. Jakin izan du biziari lotzen bertute eta kuraiarekin. Esposatu zen Beñuet Pierresteguyrekin, 4 haur ukan eta familia hazi. Senarra frango gazterik barkatzen ez duen eritasunak ereman zion eta urte multxo bat barne hoiekin bizi zen semea istripuz galdu zuen. Jakin izan du pazientzia handi batekin denen jasaiten haurren laguntzarekin eta berezikiago alabarenganik. Plazer ukan du ikustea haur ttipiak handitzen eta etxean familian bizitzen behar zituen arta guziekin. Abenduaren 20an anitz jendek ehorzketako meza ederrean parte harturik ezarria izan da senar eta semearen ondoan. Gure doluminak seme-alabari, haurrideeri eta familia guziari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016