Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berria - Xuriatea

Xuriatea
Xuriatea

Urte berria

Bukatu dira urte hondarrak ekartzen dituen furfuriak. Jendea nasaiki ibili da antolatuak ziren merkatu berezi, ikusgarri eta gertakarietan. 2026. urtea hasia dugu beraz eta ez da edozoin urte izanen: herriko hauteskundeen urtea! Gauza asko entzuten da horri buruz bainan dena xuxen jakin arte ez ditugu aipatuko. Anartean urte berri on deneri, ahal bezain goxoki pasa dezagun elgarrekin.

Xuriatea

Aspaldiko Hazparneko ostatu hunek (denboran Gaskoina edo Nixon deitu dena) aldaketa seriosak bizi izan ditu duela urte andana bat: elkarte bat sortu zen ostatu hunen eta hiri erdi-erdian den eraikuntza horren erosteko. Bere denbora egin du eta orain proiektua arraberritu behar zen. Egin da eta xehetasun hauek ere berantago aipatuko ditugu. Dena den proiektu ausarta abiatua da. Ostatua bera zonbait egunez hetsia egon eta arra ideki da kolorez berriz jantzia. Jende parrasta arizan da lanean musutruk tokia erakargarriagoa bilakatzeko. Andonik eramanen du afera ekipa bixi batez inguratua.

Bide on proiektu berriari.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016