Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.
Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea... Irakurri segida