Herriz Herri - Maule-Lextarre (Z) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Hebentikekin 2025eko abentüan Xiberoan!

Negübürüko süa
Neguburuko%20sua


Afixa bat, lau besta, hiru herri, ez, hobeki erran herri bakotxa, gurea, koloretsüa.

Lehena Larzabalen, “Züek Heben Erakusketa” Ezpeletenian. Urte berri hontan lüzatzen dügü amiñi batez, eta ikasgei da urtarrilaren 5etik, 12ala! Gero Ttipi ttapa kurritüko da Xiberotik Bilbora, Korrika kulturalaren baitan, Barkoxen eta … Bilbon!

Bigerrena Mauleko zinegelan, Oskar Alegriaren presentzia goxoa, bere “Zinzindurrunkarratz film berriaren aurkezteko. Poesia zinemalat aplikatürik, Nafarron ebilaldi ederra, asto baten ürratsean, bide galdüetan eta euskara zahar berriaren bila.

Hirugerrena Larrainen: Negübürüko süa, eki berriaren, egü(n)berrien esperantxetan dantza, kanta, arrabit eta ttunttuna!

Laugerrena Mauleko gure alkartearen habia goxoan, Hebentikenean: Sacha eta Claudineren kantaldi fin fina, Xiberoko kantore ederrenak xaramelatürik eta haien istorio gazi gozoak kontatürik. Soken goxotarzün eta indar soila: arrabita, ttunttuna eta botza!

Eta ustegabean, agitü beharra, urte berria heltü zen eta dena arrahasi!

Egün, aste, hilabete, urte/argizagia keinü gordeka/Urte zaharra doa ixila/Eki begia jeiki bedi berria…

Eta orain, nahi düzüena bena hon, eta Hebentik, bizi giren lekütik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016