Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Heriotze - Mus

Heriotze%20-%20Mus

Heriotze

Régine Goyty pausatu da, 65 urtetan, eritasun luze baten ondotik. Irisarri Bidaian sortua zen, eta Beñat senarrarekin egoitza egin zuen, sortetxetik hurbil. Bi seme altxatu dituzte, eta orain, biak familiatuak. Dolumin sendikorrenak familia guziari.

Mus

Heldu den Frantziako museko xapelgoko finalak jokatuko dira Pazko astelehenez Irisarriko Airoski gelan. Plazer eta ohore handia irisartarrentzat, eskubaloiko elkarteak ukan du antolatzeko eta lekuen artatzeko errespontsabilitatea, herriaren laguntzarekin. Agian talde frango ariko dira Irisarri Ttanttotegian. Zer plazera litaken talde bat edo gehiago finalean ikustea, gezur kotsua eginik ere. Izenak eman behar dira Ttanttotegiko Bruno deituz 06-03-35-17-77. Partidak jokatuko dira ortzirale arratsetan, larunbat arratsalde eta arratsetan, urtarrilaren 16tik haste.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016