Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 08a

Euskararen pizkunde berri baten aldeko “txinparta”

M.V.

6.500 lagun bildu zituen Euskararen Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arenan, euskararen “pizkunde” berri baten aldeko “txinparta” pizteko xedez. Euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela oroitarazi zuten, baina esperantza ukaiteko arrazoiak ere badaudela adierazi zuten. Gakoa, bertzeak bertze, hizkuntza-politiketan jauzi bat egitea zela aldarrikatu zuten. Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea bermatzeko galdegin zieten erakundeei, eta herritarrak euskaraz mintzatzera sustatu zituzten, “hizkuntza arriskuan egon den guztietan, aurrera egitea bermatu” duena hori izan delako.

Aldarrikapena eta euskal kulturaren sustapena uztartzen zituen ekitaldia arratsaldeko 5:30 inguruan abiatu zen. Herritar arruntekin batean, EAJko, EH Bilduko, Geroa Baiko eta EH Baiko ordezkariak izan ziren Bilbon. Halaber, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak parte hartu zuen ekitaldian. Biharamunean, euskaltzaleei eskerrak eman zizkien Kontseiluak, eta larrialdi linguistikoari ihardukitzeko “elkarguneak sortzeko beharra” azpimarratu zuen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2026/01/08

CAFen kontratu berria

M.V.

Beasaineko CAF enpresa
Beasaineko%20CAF%20enpresa

Beasaingo CAFek bertze konpainia batzuekin osatu duen partzuergoak kontratu berri bat erdietsi du. Oraingoan, Italiako Napoli hiriarentzat metroko hamargarren linearen proiektu osoa gauzatuko du.

Proiektuak bere baitan hartzen ditu seinaleztatze sistema, azpiestazio elektrikoak, katenaria, datu sarea, telekomunikazioak, geltokiko kaiaren atea, kontrol zentroa eta osoki automatikoak izanen diren hamar tren berrien hornidura. Tren hauek edukiera handiko hiruna bagoi ukanen dituzte.

CAFeko zuzendaritzak azpimarratu du kontratu hori erdietsi izanak berresten duela konpainiak apustu sendoa egin duela, ez bakarrik trenen hornikuntzan, baina trenbide seinaleetan ere. Proiektu hori izanen da CAFek “metroen gidatze automatikoaren arloan izango duen lehen erreferentzia”. Horrek erran nahi du trenak gidaririk eta barneko langilerik gabe ibiliko direla. Sistema automatikoak kudeatuko ditu, halaber, geldialdiak, larrialdi posibleak, ateen idekitzea eta instalazioetako...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/01/08

Imanol Pradales lehendakariaren urte bukaerako mezua

M.V.

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak urte bukaerako adierazpen instituzionala egin zuen abenduaren 31n. Euskadiren etorkizun hurbileko hiru ardatz nagusi izan zituen mintzaldiak: migrazioa, euskara eta autogobernua.

Urte berrirako xedeak azaldu aitzin, 2025ari eman zion behakoa: munduko ezegonkortasunak, Ukrainako gerlak, Gazako genozidioak eta polarizazio politikoaren gorakadak baldintzatu dutela erran zuen lehenik. Ondotik, iragan berri den urtean Euskadirentzat izan diren mugarri baikorrak azpimarratu zituen: Osasun Ituna, etxebizitzarako premiazko neurriak, ordenagailu kuantikoa martxan ezartzea, Talgoren itzultzea, euskal pilota selekzioaren ofizialtasuna, eta Pasaiako San Juan ontziaren itsasoratzea.

Bere mezuaren atal nagusietako bat migratzaileei eskaini zien lehendakariak. Oroitarazi zuen duela hogei urte 30.000 pertsona migratzaile kontatzen baziren, orain 300.000 direla eta duintasunean oinarritutako ikuspegia defendatu zuen. Pradalesek erran...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/01/08

Euskal Kontsortzioak Ayesa Digital erosi du

M.V.

2025 urtea bururatzeko oren erdi bat falta zelarik, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazioa, Kutxabank eta Teknei barne hartzen dituen euskal kontsortzioak informatikako zerbitzuak eskaintzen dituen Ayesa Digital erosteko urratsa eman du, 480 milioi euroren truk. Erosketa gauzatzeko azken epea abenduaren 31ko gauerditan finkatua zen.

Ayesa Digital konpainiak Ibermatica, M2C, Proxya eta Emergya barne hartzen ditu, eta 2.000 langile baino gehiago ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Erosketa akta heldu diren hilabeteetan behin betiko sinatuko dute, agintari eskudunen onespena erdietsi ondoan. Anartean, bazkide berriak sar daitezke kontsortzioan. Adibidez, Vital Fundazioa proiektuan sartzea aztertzen ari da.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak adierazi du euskal partzuergoa aitzindu zaiela nazioarteko funtsei, eta lehen Ibermatika zenaren erabakigunea Euskadira itzuliko dela. Jauregiren ustez, hitzarmenari esker “erabakiak hemen hartuko dira, epe luzeko...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/01/08

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastiak lagunduko ditu

M.V.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 928.168 euroko diru laguntza emanen du Euskadiko mahastiak berregituratzen eta birmoldatzen laguntzeko. Diru zama hori baliatua izanen da 105,58 mahasti hektareatan modernizatze lanak egiteko, jasangarritasuna hobetzeko eta ekoizpenaren eta merkatuaren desafio berrietara egokitzeko.

Diru laguntza horretarik, 527.419 euro erabiliko dira urteko lanentzat eta 400.748 euro aldiz bi urtetarik behin egin behar izaten direnentzat, hauek direlarik, bertzeak bertze, birlandaketa, mahastiaren gidaketa-sistemak instalatzea, lurra prestatzea eta praktika iraunkorragoak aplikatzea. Mota guzietako ustiapenentzat izanen da laguntza, nola familia ustiategientzat hala soto handientzat.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/01/08

EH Bilduren Batzar Nagusia

M.V.

EH Bilduk urtarrilaren 10ean eginen du Batzar Nagusia, Bilbon. Honen helburu nagusiak izanen dira “Elkarrizketa Nazionala” herri ekimenaren bilana egitea eta 2026an koalizioak euskal politikagintzarako “giltzarritzat” daukan urteari buruz prestatzea.

Ondoko hilabeteetan, koalizioak oinarri programatikoak landuko ditu, euskal herritarren “kezkei eta arazoei” erantzuna emateko helburuarekin. Arreta berezia ezarriko du ondoko gaietan: etxebizitza eskuratzea, zerbitzu publikoen kalitatea galtzea eta bizitza garestitzea.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/01/08

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldia

M.V.

Ezin da gehiago luzatu – Ezin da gehiago itxaron” izanen da Sare Herritarrak urtarrilaren 10ean Bilbon eginen duen manifestaldiaren leloa. Antolatzaileek azaldu dute mobilizazioaren helburua izanen dela euskal presoen “eskubideen urraketaren amaieraren aldeko aldarrikapen demokratikoa” eta orain arte “lortutako aurrerapausoen inguruko gogobetetzea” plazaratzea.

Sareko bozeramaileen arabera, euskal presoen eskubideen aldeko manifestaldi handian besta giroa izanen da nagusi hirian zehar. Musika, kantu, dantza, bertso saio, pailazo, denetarik preziatu ahalko da arratsalde guzian. Manifestaldia bera, aldiz, arratsaldeko 5etan abiatuko da Casillatik, eta Bilboko udaletxean bururatuko da. Aurten ere, milaka lagun biltzeko esperantza dute Sareko kideek, politika, sindikatu eta jendarteko ordezkaritza zabalarekin.

Manifestaldi hastapeneko pankarta jendarte eta kirol sailetako pertsona ezagunek, euskal presoen ahaideek eta...

Irakurri segida

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016