Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Sasoineko lanak - Tripotx bazkaria - “Miñan” - Pilota - Errugbia

“Miñan” antzerkiko aktoreak
Minan%20antzerkiko%20aktoreak

Sasoineko lanak

Herriko Etxeko igerileku, aisialdi zentro, leze eta herriko atelierretan lan egiteko, behar da izan estudianta eta 17 urte eginak 2026ko maiatzaren 1eko, Herriko Etxean dokumentua hartu eta bete urtarrilaren 31 aitzin.

Tripotx bazkaria

Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri gelan. Izenak eman urtarrilaren 17a aitzin, norbaitek bila etorri behar badu, abisa izena ematean.

“Miñan”

Antzerkia iragan da abenduaren 28an arratsaldearekin kiroldegian. 300 bat jende bazen etorria ikusterat. Horra erran bezala, azken erakusketa Saran izan da. Izigarri ederra zen eta hunkigarria, aktoreek ongi moldatu dute istorio hori. Eskerrak elkarte guzieri, Herriko Etxeari, partikulazki Amets Arzallusi.

Pilota

Esku-huska trinketean. Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai galtzaile 29-40 Senpereren kontra. Gaztetxoak: Goyeneche Mikel-Sanjurjo Behoteguy Jon galtzaile 19-40 Airetik-en kontra. Kimuak: Babace Lezagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 40-33 Noizbait-en kontra. Lafitte Julen-Berazategi Andde galtzaile 17-40 Noizbait-en kontra. Frantziako txapelgoan: finalerdia Arrangoitzen. Larrechea Peio-Etcheverry Unai irabazle 40-28 Jaureguiberry Iban-Iribarren Bastien Airetik-en kontra.

Errugbia

Heldu den igandean erreserba (13:45) eta lehena (15:00) Miramontoisen kontra Saran.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016