Herriz Herri - Heleta (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Urte berri on


Urte berri on deneri. Hasiko naiz kaseta hunen egiletarik, herritar guziei, irakurle orori, gazteeri eta bereziki etxean gelditu eta eri guzieri, badakit hurbil nabilanakoan, eritasunaz gain sufrikarioaren dorpea, nola ez oroit ere horien tratatzen ari direnez.

Orori Jainkoak eman diezaiola osagarri eta esperantza, bai esperantza iluntzen duen egun eta lekura, biharamuneko iguzkia hor dukegula sokorri eta laguntzaile ondoko egun, asteen ala urteen bideko lagun. Bihotzez urte on.

Urte hondarreko bestak, ala elgarretaratzeak, gure eskualde huntan segurik, ontsa iragan dira eta hobe. Jendeak baitu gurutzamen beharra, sekulan baino gehiago ikus eta entzuten diren gertakarien erdian gogoetatzeko ere baita.

Baititugu, beste anitz herritan bezala, heriotze ala sortze, beste astean emanen dugu horien berri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016