Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Liburu aurkezpen - Segi Nafarroa - Mendiari su emaitea - Xilaba

Liburu%20aurkezpen%20-%20Segi%20Nafarroa%20-%20Mendiari%20su%20emaitea%20-%20Xilaba

Liburu aurkezpen

Historialaria, soziologoa eta idazlea den Peio Monteanok “Espainiak konkistatu ezin izan zituen Nafarrak” liburua idatzi du. Hau mintzaldi baten bidez presentatuko dauku kondatuz besteak beste, nola Espainiak Baxe Nafarroa bereganatu nahi ukan zuen 1512 eta 1529 urteen artean.

Herriko Etxean, kontseiluaren gela zaharrean, ortziralez, urtarrilaren 9an (19:00).

Segi Nafarroa

Jean Pierre Massias eta Peio Olçomendyk kudeaturik, US Nafarroa errugbi elkartea ohoratzen duen liburua plazaratu da berriki. Argazki andanaz apaindua, taldean jokolari edo arduradun izan diren kondalari desberdinen lekukotasunez osatua da bainan kanpotik jin sustengatzaile batzuen begiradak ere aurkitzen dira. Hots, errugbi elkartearen iragan eta oraikoan bidaiatzera gomitatzen gaitu “Segi Nafarroa” liburuak.

Mendiari su emaitea

Comprendre l'ecobuage dans les Pyrénées-Atlantiques”: hau da Baigorriko ibarreko sindikatuak proposatzen duen filmaren izenburua (Biarnoko ibarretako hazleen elkarteak egina). 25 minuta irauten du. Ondotik, solasaldia izanen da eta praktika hori erabiltzen dutenek heien arrazoinak zehaztuko dituzte. Parte hartuko dute ere auzapez, sindikatuko hautetsi, laborantxa ganbara eta suhiltzaileen Sdis egiturako ordezkariek.

Lekuko hazle guziak ere heien lekukotasun eta ikusmoldeen emaitera gomit dira.

Urtarrilaren 15ean, ortzegunez (20:30), Biletxea gelan.

Xilaba

Urtarrilaren 10ean iraganen da Xilabaren final aitzinekoa. Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Sallaberry eta Nahia Sasco Etxeberri bertsulariak ariko dira, Joana Itzaina izanen denean gai emaile. Hitzordua Plaza Xoko gelan emana da (17:00). Tokiak atxikitzeko: bertsosarrerak.eus.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016