Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a
Ezkontza - Heriotze
Ezkontza
Badu zenbait aste, Otxanaitzeko Philippe Saroiberryk biziko lagun hartu duela Alaia Gaztambide garaztarra. Familia hau Donibane Garazin bizi da. Goresmen beroenak bikote gazteari!
Heriotze
Joan den ebiakoitzean, Maddi Olçomendy, Eñautenean sortua duela 95 urte, ehortzia izan da. Bere bi anaiak zirenak Ipar Amerikarat joan baziren eta han iragan bazuten beren bizia, Maddik aldiz Eñautenean iragan du bere bizi luzea, laborantxan ari izanik, Joseph bere senar zenarekin. Sei haurren ama, Maddik min handia jasan zuen Pierre, bere seme gazteena, tupustean galdu zuelarik.Hamabost haur ttipiren eta bost arra-haur ttipiren amatxi, konpainia goxoko emazte baten oroitzapena uzten dauku. Doluminak familiari.










