Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a
2025eko egoera zibila - Urte berri on
2025eko egoera zibila
Hemen dituzue 2025ean herrian ukan ditugun heriotze, sortze eta ezkontzen zerrendak. 2024an heriotze guti ukan baginuen, 2025ean frango izan dira, hemen berean edo herriz kanpo bizi zirenenak, denak haatik hemen hilobiratuak izan direnak. Sortze eta ezkontzetan agertzen dauzkizuegu bakarrik jakinaraziak izan zaizkigunak, zeren badira beren izenak kazeta batean agertu nahi ez dutenak.
Heriotze: Javier Nemours, Turxilbeherea, 87 urte; Manez Bereterbide, Intxortea, 72; André Villeneuve, Barberaenea, 75; Janbattitt Caminondo, Eiheraborda, 95; Marcelle Etcheberry, Xoxartea, 97; Janbattitt Oxoby, Latsaga, 81; Francis Lefebvre, Pinpintoenea, 77; Bernadette Deflorenne, Mahasti Zola, 93; Mayi Marisco, Bide-Artea, 93; Océane Pantxika Déa, Garaldea, 19; Monique Dosbaa, Mentaberria, 87; Jean Pierre Çuburu, Seroraenea, 81; Koxe Urriza, Basasagarrea, 68; Pierre Seychal, Ekuttenea, 70.
Sortze: Mikel Amestoy Castanchoa, Xoko Ona; Ibai Bellecave Heguy, Atetenea; Gabi Leo Simon Da Costa, Bide-Artea; Iban Pawel Fuster Lebigot, Irrintzina.
Ezkontze: Olhaberriko Lou Ana Isabelle Braz eta Alexandre Mbandou Nsakala; Ganixeneko Baptiste Mercader eta Margaux Touchet; Arruseko Lucie Echeverz eta Benjamin Garate; Otsandabordako Virginie Castanchoa eta Renaud Georges François Husson.
Urte berri on
Urteko lehen zenbaki hunen bidez, lerro hauen irakurle guzieri desiratzen dizkiet urte berriarentzat agiantza hoberenak, osagarria beiratuz gain gainetik.










