Euskal diaspora | 2026ko Urtarrilaren 08a

Danborrada tenorea, FEVA-NABO barnetegia eta 2026ko bi elgarretaratze nagusiak

Joseba Etxarri

Munduko Euskal Etxeek igorri dituzten agiantza eta agur irudietatik, honakoa hautatu dugu, 2026an Euskal Aste Nazionala antolatuko duen San Nicolaseko Euskal Etxearena. Urte Berri On!
Munduko%20Euskal%20Etxeek%20igorri%20dituzten%20agiantza%20eta%20agur%20irudietatik_%20honakoa%20hautatu%20dugu_%202026an%20Euskal%20Aste%20Nazionala%20antolatuko%20duen%20San%20Nicolaseko%20Euskal%20Etxearena.%20Urte%20Berri%20On!

DANBORRADA. Urtea hasi berria, danborrada donostiarra da hain segur munduko euskaldunen egutegian lehenik heldu den besta giroko elgarretaratzea. Ez dute batere leku guzietan ospatzen, baina beste batzuetan tradizio zinez errotu eta maitatua da, hala nola Argentinan hainbat lekutan, Necocheako Euskal Etxea buru; Mexikon, hiriburuko Euskal Etxean; Estatu Batuetan, aurten New Yorken ospatuko dute; Espainian, Madrilen eta Valladolid-en, konparazio; eta Txinan, Shangaiko Euskal Etxean... Baina gehiago dira urtarrilaren 20a hurbiltzen joan ahala heien danborradak iragarriko dituzten Diasporako elkarteak. Aurten, San Sebastian bezpera astelehena delarik, gehienek aitzineko larunbatera, 17ra, ekarriko dute, baina ez denek, Madrilgo Euskal Etxeak, adibidez, helduen danborrada bezperan bertan egingo baitu, eta haurrena ondoko igande goizean; New Yorkekoek ere 19an iragarri dute...

NABO eta FEVA. Oroitu, NABO Estatu Batuetako euskal elkarteen federazioa dela; eta FEVA, Argentinakoa. Urtarril huntan bi federazioak lankide arituko dira Argentinako San Nicolaseko Euskal Etxean, euskara irakasleak trebatzea helburu duen “Euskara Munduan” programako barnetegia Buenos Aires probintziako herri hortan eginen baita. Izan ere Etxepare Institutua sustatzaile, barnetegia urtarrilaren 17tik 24ra egingo da San Nicolasen (eta segidan, 24 eta 25ean, leku berean trebakuntza pedagogiko saila). Egin ere, Estatu Batuetako bi irakasle gonbidaturekin: Mikaela Goikoetxea (Wyoming) eta Madalen Bieter (Boise), NABOko euskara koordinatzaileak. Euskara irakasleak trebatzen Argentina da Diasporan buru den herrialdea, eta bi gazte iparramerikarrak zuzenean ezagutu nahi dute Argentinan egiten dutena, antzeko zerbait abiarazteko Estatu Batuetan. Ignacio Alustiza (Necochea) eta Rocio Basterra (Viedma) izango dira San Nicolaseko barnetegiko irakasle argentinarrak, Gabriela Mendia (FEVA) eta Kinku Zinkunegi (Etxepare) koordinatzaile.

CHINO eta VILLA MARIA. Urteko lehenengo artikulu huntan propio aipatu nahi ditugu Estatu Batuetako eta Argentinako urte berri huntako bi hitzordu nagusiak. Lehena, udan, Chinon eginen da, aurten 80 urte beteko dituen “Southern California Eskualdun Cluba” antolatzaile, Klubaren piknika eta NABOren Biltzar Nagusia bateginik. Eta urri-azaroan, Argentinan, eta hemen ere 1946 urte berean sortua, Villa Mariako Euzko Etxeak 2026ko “Semana Vasca” edo “Euskal Argentinar Aste Nazionala” ospatuko du. Zorionak bioi!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016