Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Urtarrilaren 08a

Amikuzek 647 biztanle irabazi ditu zazpi urtez!

Amikuzeko jendetza
Amikuzeko%20jendetza

Urte hondar guziz egiten duen bezala, INSEEk (Estatistikako Institutu Nazionala) jendetza kondaketaren berri eman du. Hor jakiten dugu, 2016 eta 2023 artean, jendetzagoratu dela Amikuzen. 9.725 biztanle baziren 2016an, 10.372 kondatzen dira 2023an (+ 647 zazpi urtez).

Herrika so eginez, 17 herrik gorakada bat ezagutu dute zazpi urte horietan (+795). Donapaleu herriak berak 362 biztanle irabazi ditu, Arberatze-Zilhekoak 65, Arruetak 55 eta Oragarrek 47. Irabazi duten beste herriak hauek dira: Aiziritze-Gamue-Zohazti, Amendüze-Unaso, Arboti-Zohota, Behaskane-Laphizketa, Behauze, Bithiriña, Etxarri, Gabadi, Garrüze, Martxueta, Mehaine, Ozeraiñe-Erribareita eta Uhartehiri.

Beste 10 herritan aldiz, jendetza apaldu da (-148): Amorotze-Zokotze, Arrüe-Ithorrotze-Olhaibi,Domintxaine-Berroeta, Ilharre, Labetze-Bizkai, Larribarre-Sorhapürü, Lohitzüne-Oihergi, Lüküze-Altzümarta, Ostankoa eta Pagola. Zenbaki horiek erakusten dute Amikuzeko lurraldea erakargarria bilakatzen ari dela.

Orokorki, Ipar Euskal Herrian jendetzaren gorakadak segitzen du. Azken zenbakiek 329.856 biztanle emaiten dituzte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3816. zbk

Gure Hitza | 2026/01/08

Urteberri kari

Jean-Louis Harignordoquy

Urtarrileko hilabete osoan agiantzak trukatzen ditugu batzu eta bertzeen artean. Gehienetan bakoitzaren osagarriari mugatuak eta hitz gutiz erranak. Bekoz beko, telefonoz edo gutunez, bertzearen familia ere aipatzen dugu, bainan komunzki ez gira urrunago joanki. Zutabe huntaz baliatzen gira gure agiantzen zerrenda doi bat luzatzeko. Erran-zahar batek dio “urte zaharra eskertzeko, urte berria eskatzeko”. Lehenik, nahi ginuke mundu mailako bake iraunkorra eta zuzentasuna. Menturaz xorakeria da hori amestea, ikusiz diktadoreen meneko diren estatu askotan azken urte hauetan zer krimak eta sarraskiak egiten dituzten. Burua galdua dutenak ez dira bat-batean zentzatzen, ez eta ohoinak lurretaz gabetu dituztenez urrikaltzen. Halere atxik dezagun esperantza beren egitate tzarren gelditzera laster behartuak izanen direla.

Bigarrenik, igurika dezakegu Euskal Herria beren peko daukaten bi estatuetan muturreko alderdiak ez heltzea...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016