Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a

Herriko Etxearen gomita - Abarratia pilota elkartearen emaitza onak - Urtarrilaren 23ko bertso afaria - Kantaldia - Ordutegi berria Gozategia ostatuan

Herriko%20Etxearen%20gomita%20-%20Abarratia%20pilota%20elkartearen%20emaitza%20onak%20-%20Urtarrilaren%2023ko%20bertso%20afaria%20-%20Kantaldia%20-%20Ordutegi%20berria%20Gozategia%20ostatuan

Herriko Etxearen gomita larunbat goizean

Urte berriko agiantzen ekitaldia, heldu den larunbatean (10:30) iraganen da, Herriko Etxean. Auzapezak eta herriko kontseilariek jakinarazten dute bururatzean, ohorezko hurrupaldia deneri eskainia izanen zaiela.

Abarratia pilota elkartearen emaitza onak

Abarratia pilota batasuneko arduradunak pozik dira urte hastapen huntan, joan den asteburuan, nesken pala txapelketaren kondu, 4 pare final-laurdenetan ari baitziren. Umetxoetan Aloña Aime eta Xabina Elissalde,Nell Berhouague eta Paula Etcheverry-Diron, Kimuetan Lola Suzanne eta Lea Mirande, eta 2. mailan Marie Eyeraburu eta Elorri Landaburu. Ikusiko 4 pare horietarik zonbat finalerdietara hupatuko diren.

Esku-huska aldiz, umetxoetan pare bat (Uhaitz Etcharren-Ayzaguer eta Justin Graciet) finalerdietan ari beharra zen Baigorriko ekiparen kontra, eta esku-huska helduen Frantziako txapelketako 2. mailan, Xalbat Duhalde aihertarra eta Extebe Parachou itsasuarra Itsasuarrak elkartearen kondu ari ziren amikuztarren (Denis Aguerre eta Antton Amulet) kontra, finalean. Agian anitz izanen dira emaitza onak lortuko dituztenak. Anartean biba zuek!

Urtarrilaren 23ko bertso afariarentzat, izenak aitzinetik

Beltzuntze elkarteak bertso afaria proposatzen dauku, urtarrilaren 23an, ortziralarekin Amets Arzallus eta Aitor Bizkarrarekin. Gozategia ostatuan iraganen da (19:00) 25€-tan. Izenak aitzinetik eman behar baitira, urtarrilaren 22ko berantenaz, hobe oraindanik ernatzea 06-22-37-96-50ra deituz edo beltzuntzeelkartea@gmail.com helbidera idatziz, urtarrilaren 21eko berantenaz. Ongi etorri deneri!

Kantaldia urtarrilaren 25ean Habia taldearekin

Joan den astean aipatuaren haritik, kantaldi eder baten ikusteko parada ukanen dugu gure herrian. Hau urtarrilaren 25ean (16:00) iraganen da, igande arratsaldez, Denen Etxeko gelan, Gaztetxea trinketaren saihetsean. Ezkia Ikastolan eskolatuak diren hainbat aihertar haurren oraiko burasoek dute antolatzen, Ezkia ikastolarekin, Ezkia Ikastolaren alde.

Duela urte bateko kantaldi arrakastatsuaren ondotik (Otxalde taldearekin), aurten Habia taldea dute gomitatzen.

Habia taldea (Lagunarte konpainia) 4 neska kantari eta musika joilez osatua den taldea da. Lasa, Uztaritze, Aiherra eta Itsasukoak dira. Tradiziotik eta sorkuntzatik hartutako errepertorioa jotzen dute. Laukoteak gaur egun entzuteko, ikusteko eta sentitzeko musika eskaintzen dauku. “Omen” beren azken obra eta sorkuntza aurkeztuko dute Aiherrako kantaldian.

Egitaraua:

Lehen partean(16:00), Ezkia ikastolako haurrak kantuz. Bigarren partean (16:30), Habia laukotearen kantaldia. Ondotik talo eta ostatu.

Txartelak aitzinetik: HelloAssoren webgunean eros ditaizke (10€) edo tokian berean kantaldia aitzin (12€). Ongi etorri deneri!

Ordutegi berria Gozategia ostatuan

Urte berriarekin Gozategia ostatuan ordutegia aldatzen da. Hemendik goiti, egun guziz goizeko 7:00etan irekia da astelehenetik ortziralera, eta goizeko 9:00etan larunbat eta igandetan. Bestalde ortzegun, ortzirale eta larunbat arratsetan ostatua irekia da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3817. zbk

Gure Hitza | 2026/01/15

Zapalkuntzaren kontra, herrien ahotsa

Ainhoa Etxenike

2026rako saltoa jadaneko egina dugu, eta hara lehen hamabostaldia ere iragana zaigula. Urteko lehen bi aste horiek motz ala luzeak izan badira ere, urte berriko lehen egunetan hainbat gertakariren berri ukan dugu, baina ez urte hastapenean usaian opa direnak. Izan ere, 2026ko lehen egunak azkarki markatuak izan dira, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea etaCilia Flores haren emaztea harrapatu baititu. Lehen aldiz, Estatu Batuetako presidente batek publikoki onartu du Parlamentua bere erabakitik kanpo utzi duela nahitara, botere legegilearekiko mespretxua agerian utziz.

Estatu Batuetako armadak atxilotu ondoren, Nicolas Maduro urtarrilaren 5ean New Yorkera arribatu da, bertako auzitegi baten aitzinean agertzeko. Droga trafikoa eta armak edukitzea leporatuak zaizkio. Azpimarratzekoa da haatik Estatu Batuek Caracasen Venezuelako lehendakaria atxilotzeko egin zuten operazio militarrak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016