Hegoaldean | 2026ko Urtarrilaren 15a
Lan istripuen gorakada
A.E.
Urtea bururatzean, sindikatuek Euskal Herriko lan ezbeharren zerrenda agertu dute, lanarekin lotu heriotzen gorakada salatuz. ELA sindikatuaren arabera, lan-istripuetan, Nafarroan 35 langile eta Autonomia Erkidegoan 57 hil dira. LABek 74 hil kontatu ditu, atzerrian hildako euskal langileak kontutan hartuz, 2024an baino 10 gehiago. LABek adierazi du lan-istripuak ez direla halabeharraren ondorioa, baizik eta prekarietatearen, azpikontratazioen eta egungo lan-harremanen ondorioak. ELAk eta LABek ohartarazi dute lan-ikuskaritzarako baliabide falta. Comisiones Obreras sindikatuak arrisku-osagarria ordaintzea eskatu du. Gainera, sindikatuak salatu du lan-ikuskaritzarako, baliabide faltan, Euskal Autonomia Erkidegoan 54 laneko inspektore direla, Nafarroan aldiz 13 bakarrik, Europako batez bestekotik arras urrun. Sindikatuek azpimarratu dute ikuskatzaileen kopurua handitzea erabaki politikoa dela.











