Herriz Herri - Suhuskune (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Heriotze
Pierre-Léon Amestoy, Etxerrikoa, zendu da joan den astean. Ehorzketak iragan dira ortziralean, jendalde gaitzak parte hartu du zeremonia kartsu batean. Pierre-Léon, lau haurren aita zen, zorigaitzez alaba gazteena galdua zuten 12 urtetan, 1979an. Laborantxan aritua zen, bainan ere kamionetako eta autobusetako gidari urte askoz. Gizon goxoa zen, beti prest zerbitzu baten egiteko. Familiari biziki atxikia eta xahartze urosa ereman du Marie-Jeanne bere emaztearekin, ongi inguraturik. Dolumin sentikorrenak familia guziari.










