Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Egon erne! - Mediatekan - Urkoiko elizan - Tangoa entseatu!
Egon erne!
Ez da lehen aldia mezu hau zabaldua dela gure inguruan: kasu egin, erne egon etxe arrobatze edo bederen entsegu parrasta gertatu direlako azken denbora hauetan gure eskualdean. Ondorioz Herriko Etxeak dio zinez kasu egin behar dela jende batzu aitzin ikuska ibilki baitira ekintzara pasatu aitzin...
Mediatekan
Lekua egiteko eta fondoa arraberritzeko, urte guziz mediatekak liburu merke saltzea apailatzen du sailetarik kenduak diren liburu eta aldizkariak prezio apalean utziz. Aurten ere horrela eginen du urtarrilaren 20tik 31ra usaiako idekitze tenoretan. Liburu bakotxa 1€ pagatuko da eta aldizkariak 0,20€. Txekez edo diruz pagatzen ahalko da. Paradaz baliatu behar da ondoko egunetako irakurketak prezio ezin hobean segurtatzeko.
Urkoiko elizan
Urtarrilaren 17an, larunbatez (18:30) Haitzmendi fanfarreak eta Urbegi gizon koruak ikusgarri berezia eskainiko dute Urkoiko elizan: musika eta kantu. Gertakari hori Urtsu mendi elkarteak apailatua du eta kitorik izanen da. Beraz nahi duenari idekia da urte berri hunen alegeraki hasteko.
Tangoa entseatu!
“La fabrique affamée” batasunak gogoa duen bakotxa gomitatzen du hain berezia den dantza horren emaitera urtarrilaren 31n antolatzen duen saiorat. Huna zer dioen:
“Urrats bat besteari buruz, mintzo den besarkada bat, musikaren hatsa lagun, tango argentinarrak lasaitzera, senditzera eta gidatua izaitera gomitatzen gaitu, ez da jakitearen beharrik, bainan mementoaren bizitzeko gogoa, elkartzera mentura zaitez sar zaitez tangoan.”
Gomita pollita!
Dantzaria, akrobata eta antzerkilaria den Clément Broncke jaunak eramanen du saioa. Gaztetxean iraganen da (10:00-17:00) 50€-ren truke.
Izena aitzinetik emaiteko telefona daiteke 06-82-79-90-52 zenbakira edo lafabriqueaffamée@hotmail.com helbidera idatziz.











