Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a

Heriotze - Xilaba - Mendiari su emaitea - Ofiziale eta komertsantak - Marikitaren obrak

Xilabako bertsulariak
Xilabako%20bertsulariak

Heriotze

Familiaz Baigorrikoa zen Jean Schwendt pausatu da 79 urtetan. Bazen urte andana Donaixtin bizi zela. Egun berean jakiten ginuen Suzanne bere arreba ere zendu zela Zuraiden. Doluminak Michel anaiari eta familia guziari.

Xilaba

Bertsu txapelketako lehen final aitzinekoa Plaza Xokon jokatu da, joan den ibiakoitzean. Miren Artetxe zuzenki sailkatu da finalean parte hartzeko. Besteek bigarren final-aitzineko emaitzen beha egon beharko dute jakiteko segituko dutenez.

Mendiari su emaitea

Ortzegun huntako den hitzordua oroitaraziko dugu (20:30), Biletxea gelan. “Comprendre l'ecobuage dans les Pyrénées-Atlantiques”: hau da Baigorriko ibarreko sindikatuak proposatzen duen filmaren izenburua. Ondotik, solasaldia izanen da eta praktika hori erabiltzen dutenekin,auzapez, sindikatuko hautetsi, laborantxa ganbara eta suhiltzaileen Sdis egiturako ordezkariekin.

Lekuko hazle guziak ere heien lekukotasun eta ikus moldeen emaitera gomit dira.

Ofiziale eta komertsantak

Ofiziale eta komertsantak bilkura batera gomitatuak dira eskuratzen ahal dituzten laguntzez. Urtarrilaren 21ean (19:00), herriko kontseiluaren gela zaharrean.

Marikitaren obrak

Berriki utzi gaituen Marikita Curutcharry Gaillard-en akuarela margo lanen erakusketa proposatu dauku "Ortzadarra" elkarteak. Hau huts egin balin bada, ez da berantegi!

Ikusteko edo berdin obra horietarik batzuen eskuratzeko, jakin margolarien elkartea "Elissonde" etxean biltzen dela asteazken arratsalde guziz. Bainan fite egin beharko da, Marikita zenaren lan horietarik anitz joanak omen baitira jadanik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3817. zbk

Gure Hitza | 2026/01/15

Zapalkuntzaren kontra, herrien ahotsa

Ainhoa Etxenike

2026rako saltoa jadaneko egina dugu, eta hara lehen hamabostaldia ere iragana zaigula. Urteko lehen bi aste horiek motz ala luzeak izan badira ere, urte berriko lehen egunetan hainbat gertakariren berri ukan dugu, baina ez urte hastapenean usaian opa direnak. Izan ere, 2026ko lehen egunak azkarki markatuak izan dira, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea etaCilia Flores haren emaztea harrapatu baititu. Lehen aldiz, Estatu Batuetako presidente batek publikoki onartu du Parlamentua bere erabakitik kanpo utzi duela nahitara, botere legegilearekiko mespretxua agerian utziz.

Estatu Batuetako armadak atxilotu ondoren, Nicolas Maduro urtarrilaren 5ean New Yorkera arribatu da, bertako auzitegi baten aitzinean agertzeko. Droga trafikoa eta armak edukitzea leporatuak zaizkio. Azpimarratzekoa da haatik Estatu Batuek Caracasen Venezuelako lehendakaria atxilotzeko egin zuten operazio militarrak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016