Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Antzerkia - Herritarren errolda
Antzerkia
Urtarrilaren 18an (17:00), AmaHiru konpainiaren “Etxea” antzerkia ikusteko aukera izanen da, La Perle gelan. Sartzeak 5 eta 10 euroren artean kostako du. Zaintza kolektiboa, etxebizitzaren arazoa eta galdutako laguntasunaren inguruan hitz egiten duen komedia (edo drama) da hau. Ongi etorri deneri! Tokiak atxikitzeko: boutique.otpaysbasque.com.
Herritarren errolda
Kasu, kasu! Herritarren errolda urtarrilaren 15ean hasiko da. Ekintza eramateko enplegatuak izan diren erroldagileek linean erroldatzeko jarraibideak emanen dituzte zuzenean, edo erabilera ohar bat utziko dute gutunontzian. Erroldaren epea: urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra. Xehetasunentzat: mairie@saintpierredirube.fr.











