Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Adinekoei eskainiriko agiantzak - Fresko berri bat sortzen ari - Bixintxoak
Adinekoei eskainiriko agiantzak
2026. urte hastapen honetan, Herriko Etxeak adinekoak errezibitu ditu parropiako gelan, bazkari dantzaldi baten inguruan antolaturiko une goxo baten karietara. Trukatzeko une hori agiantzak eskaintzeko aukera izan da, baita Iduski Ederra elkarteko eta hazkurri laguntza zerbitzuko boluntarioak, GEUZaren partaide guziak, administrazio kontseilariak eta agenteak bihotzetik eskertzeko ere, haien eguneroko engaiamenduagatik herritarren zerbitzuko.
Fresko berri bat sortzen ari
Encan auzotegia berpizteko xedea duen antolaketa-proiektuarekin koherentzian, Herriko Etxeak Xab Xab artista urruñarrari fresko bat sor dezan eskatu dio Olaizola eraikuntza enpresa zaharraren paretan. Hiriko itsas eta langile historia omentzen duen proiektua.
Urtarrilaren 16an bukatua izanen da.
Bixintxoak
Urtarrilaren 16tik 25era, hiriak elkarrekin partekatzeko ekitaldi, tradizio eta besta unez dardaratuko du! Bestak ostiral arratsean idekiko dira (18:30), eta 25a arte egitarau ezin hobea proposatuko: kontzertuak, Bixintxo lasterketa, pilota eta errugbi partidak, Kaxkarot bandaren desfilea, mutxikoak, mezak,… Egitarau zehatza: mairie-ciboure.fr. Besta on deneri!











