Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Pilota partida - Bixintxoak
Pilota partida
Bixintxo besten kari, urtarrilaren 23an (20:45), B serie ligan Dario-Loza/Amiano-Eskiroz ariko dira Daniel Ugarte pilotalekuan. Ondotik, A serie ligako P. Etxeberria-Rezusta/Larrazabal-Mariezkurrena ariko dira. Sartzeak 25 euro kostako du. Aurre salmenta: 06-87-53-73-13.
Bixintxoak
Bixintxoko bestak urtarrilaren 16tik 25era ospatuko dira. Programa aberatsa eskainia izanen da, besteak beste desfilearen abiatzea 16an eginen da (17:45), Kanetako portutik Errepublika plazara. Besten idekitzea berriz 18:15etan. Biharamunean, GEUZak antolatu mus txapelketa (14:00) izanen da, danborradaren entsegu orokorra eta banderatxoen banatzea (19:00-20:00). Pintxo pote eta musika animazioa Errepublika plazan (20:00). 18an meza izanen da Bixintxo elizan (10:30). 20an askaria herriko adinekoentzat (15:00). 24an danborrada guzien elgarretaratzea Errepublika plazan (18:00). 25ean kantu bazkari herrikoia Gaztelu Aretoan (12:30). Egitarau zehatza hendaye.fr webgunean aurki daiteke. Besta on hendaiar guzieri!











