Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Biztanle kontaketa - Tripotx bazkaria - Abenduko egoera zibila - Herriko zentro soziala - Pilota - Errugbia
Biztanle kontaketa
Aurten kontaketa hasiko da Saran urtarrilaren 15ean. Jende batzu ibiliko dira etxez etxe, paperak utziko dituzte betetzeko eta Internetez bidaltzeko. Bainan Internetik ez duenak edo ez dakienak ongi erabiltzen, presunari erran etxerat heldu delarik eta harekin beteko dira deklarazioneak.
Tripotx bazkaria
Sarako erretretatu guziak gomitatzen ditu kontseiluak, urtarrilaren 24an larunbatarekin (12:30), Lur Berri gelan. Izenak eman urtarrilaren 17a aitzin, norbaitek bila etorri behar badu, abisa izena ematean.
Abenduko egoera zibila
Heriotze: Larroudé Clemence 87 urte. Guijarro Jean Michel 68 urte. Lasaga Joseph 74 urte. Lamothe Maritxu 60 urte. Ezkontza: Hiriart Daniel eta Errandonea Sandrine.
2025ean izan dira 16 sortze, 51 heriotze eta 15 ezkontza.
Herriko zentro soziala
Aitzin hortan bilkura iragan da Herriko Etxeko gelan. Buxetaren antolamendua bozkatua izan da, zeren 34 jenderi bazkaria partitzen zaie astean 5 eguerditan, eta horiek anitz gostatzen dira.
Pentsamendua izan da bazkari hori pagatzea beren erretreta soldataren arabera, zeren ez baita aski bazkari horiek partitzeko, behar da auto espresa eta langilea.
Beraz jende hoieri herriak beren urteko inposetako dokumentua galdeginen die, jakiteko bakotxak zer beharko duen pagatu eta jende horiek abisatuak izanen dira.
Horra buxetaren saneamendua eta ondotik, urtea bukatzeko, hurrupaldia izan da erregeen pastizarekin.
Pilota
Esku-huska trinketean, Frantziako txapelgoan: finala Arrangoitzen. Larrechea Peio-Etcheverry Unai galtzaile 34-40 Biscouby Jon-Etchegoin Iñaki Urruñakoen kontra.
Errugbia
Saran, Sarak irabazi du 15-09 eta erreserbak ere 34-10 Miramontoisen kontra. Heldu den igandean Zibururen kontra ariko dira (15:00).











