Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Urte berri on - Heriotze - Mus Olhaberrin - Euskal Herriko lehiaketa
Urte berri on
Agur irakurle “Herriarekin”
Urte zaharra utzi, zer berriarekin?
Bizi gaiten denak bakearekin
Zoriontsu, osasun on batekin.
Heriotze
Berri txar batekin hasi dugu urtea. 76 urte zituen Dominique Kaxa gutien ustean gorputz gelditu da, bere destinoa hala izan da, suerte txarrak biziki hunkitua du familia, eta zer egin? Herriko gorabeheretan parte hartu zuen 1977tik 2008 arte, lehenik kontseiluan axuanta, eta auzapez ondotik. Jendekina zen, konpainiako gizona, giristinoa, zonbat itzuli ez ditu egin elizetan! Hospitalité basco-béarnaisen 48 aldiz parte hartu zuen, Lurdeko beilan, erien laguntzeko, hor ikusten da zer bihotza zuen! Antzerkia ere izigarri maite zuen. Hitz hauek idaztean elizkizunak ez dakigu noiz izanen diren. Dolumin bizienak eskaintzen dizkiegu bere emazte Adelari, seme alaberi eta bere ahaide guzieri.
Mus Olhaberrin
Finalak jokatu dira umore onean, ondorioz txapeldun izan dira Juanicotena anaiak, Oçafrain Mixel-Etchenique Jean-Pierren kontra. Kontsolantean, Etxexuri ama-alabak nagusitu Çaldumbide Katixa-Ibanen kontra. Jokalari guziak ongi sariztatuak izan dira beren emaitzen arabera.
Euskal Herriko lehiaketa
Jokatuko da urtarrilaren 31n, larunbatarekin (20:00). Izenak eman Mélanie deituz: 06-20-01-22-43 edo Frantxoa: 07-83-26-44-84.
Union Basque otsailean jokatuko da.











