Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a

Kontzertua - Gitarra kontzertu - Euskal mitologia - Lanbide foroa

Burutik taldea
Burutik%20taldea

Kontzertua

Urtarrilaren 15ean (21:00), Meliora eta Burutik taldeak Zizpa gaztetxean ariko dira.

Gitarra kontzertu

Amarres elkarteak gitarra kontzertua antolatzen du urtarrilaren 17an, larunbatarekin (20:00), Baionako tenplu protestantean. Parte hartze librea izanen da.

Kontzertu horretan, Jean-Bernard Poublan gitarrajolea eta Tarbeseko gitarra irakasleak publikoari gitarra handien inguruko ibilaldi musikala eskainiko dio, bereziki Hego Amerikako konpositoreak ardatz harturik. Programa honek musika narratibo eta deskribatzailea partekatzeko xedea du.

Pieza bakoitza aurkeztua izanen da, bere testuinguruan, izaera poetikoan eta jatorrizko herrialde eta kulturarekin duen loturan azpimarra eginez, baita bere estiloan ere: jazza, bossa nova eta musika klasikoa tartekatuko dira.

Kontzertuaren ondotik, adiskidetasuneko edalontzi baten inguruan elkartzeko parada izanen da.

Euskal mitologia

Urtarrilaren 21ean (14:00), euskal mitologiari buruzko bisita kondatua iraganen da Euskal Museoan, baita sorkuntza tailerra ere. 5 urtetik goitiko haurrei zuzendua zaie, 2 orenez. Izena eman berantenik bezperan eguerdi arte: 05-59-59-08-98.

Lanbide foroa

Urtarrilaren 17an (9:00-13:00) iraganen da Etxepare lizeoan. Ekitaldi hau Etxepare lizeoa, Piarres Larzabal kolegioa, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, Estitxu Robles kolegioa eta Xalbador kolegioaren artean antolatua da. Helburua ikasle eta familiei ofizioen ezagutza egiteko parada ematea da, arlo profesional desberdinetako pertsona euskaldunak gomitatuz. 10 bat arlotako 100 bat profesional present izanen dira, beren esperientzia gazteekin (eta beren burasoekin) partekatzeko. Profesional horiek euskara erabiltzeko aukera badute beren lanean. Euskarari esker, hemengo lan munduan enplegu baten aurkitzeko errexago izan daitekeela frogatuko zaie ikasleei.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3817. zbk

Gure Hitza | 2026/01/15

Zapalkuntzaren kontra, herrien ahotsa

Ainhoa Etxenike

2026rako saltoa jadaneko egina dugu, eta hara lehen hamabostaldia ere iragana zaigula. Urteko lehen bi aste horiek motz ala luzeak izan badira ere, urte berriko lehen egunetan hainbat gertakariren berri ukan dugu, baina ez urte hastapenean usaian opa direnak. Izan ere, 2026ko lehen egunak azkarki markatuak izan dira, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea etaCilia Flores haren emaztea harrapatu baititu. Lehen aldiz, Estatu Batuetako presidente batek publikoki onartu du Parlamentua bere erabakitik kanpo utzi duela nahitara, botere legegilearekiko mespretxua agerian utziz.

Estatu Batuetako armadak atxilotu ondoren, Nicolas Maduro urtarrilaren 5ean New Yorkera arribatu da, bertako auzitegi baten aitzinean agertzeko. Droga trafikoa eta armak edukitzea leporatuak zaizkio. Azpimarratzekoa da haatik Estatu Batuek Caracasen Venezuelako lehendakaria atxilotzeko egin zuten operazio militarrak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016