Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a
Iragan urteko berri - Mus lehiaketa - Antzerkia - Izturitzeko merkatua - Urte berri on!
Iragan urteko berri
2025ean ukan ditugu 4 sortze, 6 heriotze, ezkontzarik ez. Sortzeetan, 3 hauen agertzeko baimena ukan dugu burasoetarik: 01/31n Viresolvit Lola, 02/28an Darraillans Elaia, 10/01ean Jabelin Emilia. Heriotzeak: 01/14an Jose Marie Carceller Zepuru auzoa, 02/06an Mixel Amade Santxotegia, 02/06an Serge Grattepanche Elizalarria, 08/11n Jean Michel Durruty Gure Ametsa, 11/13an Andre Bidart Urrutia, 12/10ean Ettieneta Casemajor Larraldia.
Mus lehiaketa
Mus txapelketa eta xapelgoa aitzin trebatzeko eta berotzeko antolatua den zoingehiagoka hau, urtarrilaren 18an igande goizez beharra da, On egin herriko gelan. Hitzordua 9:00etan. Ondotik Aiherrako Gozategia jatetxean bazkaltzea proposatua da. Xehetasunentzat eta izenen emaiteko deitu 06-67-90-19-88ra.
Antzerkia Artetxean urtarrilaren 18an (17:00)
Urzaiz elkarteko 4 antzerkilariak, teilatu gainean, klima aldaketaz solasean ariko dira. Zer dioten jakin nahi bada igande arratsaldean jin Izturitzeraino. Ez huts egin!
Izturitzeko merkatua
Urte hondarreko geldialdiaren ondotik urtarrilaren 9an berriz abiatu da. Urteko lehen merkatu hunen karietara erregeen bixkotxa eskainia zen deneri. Elkartasun berarekin ostiralez ostirale segitzea, hori da laborari, ekoizle eta erosleen nahikaria.
Urte berri on!
2026ko lehen berri hauekin Herria astekariaren egile eta irakurle guzieri agiantza hoberenak eskaini nahi dizkizuet. Bihotzetik urte berri on eta osagarri on deneri!











