Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Urtarrilaren 15a
“Perkainen haritik” filma
Urtarrilaren 23an, ostiral arratsez (19:00), Mikel Erramuzpek agertuko dauku Arrume gelan, “Nun habila Perkain?” filmaren ondotik, bere bigarren filma, “Perkainen haritik, 1830-1914” izendatu duena.
Oraikoan, Banka, Aldude eta Urepeleko XIX. mendeko pilotaren historia kondatuko du. Ez gira batere eneatuko, ba omen baita hainbeste kondatzeko. Filma hasiko da Sorogainen, botaluze pilota partida batekin. Gisa hortan hobeki konprenituko dugu nola artzen ziren artzainak pilotan mendietan. Segitzeko, Frantxua Bidaurretak lekukotasun arraro bat zabalduko du, kondatuzxehe xehea, bere haur denborako oroitzapeneri fidatuz, nola artzen ziren pilotan Gartzela mendian. Ondotik, Aldudeko plaza xaharraren sekretuak miatuko dira eta hauekin laxo jokoa esplikatuko da. Aldudarren balentriak ere kondatuko dira bainan ez bakarrik... Bankarrenganik jasan afruntu baten berri ere ukanen baitugu! Baztanen barna ibili ondoan, Gabriel Martiren bankarraren bizia eta paletaren asmatzea ere aipatuko da.
Berriz ere izanen da zer ikas eta zer ikus, hain ederrak diren gure bazterren begira. Filmatik landa, Mikel Errazmuzperekin hitzegiten ahalko da eta ondotik hurrupaldi bat eskainia izanen da. Sartzea 5 euro gostako da. Ongi etorri deneri.











