Herriz Herri - Senpere (L) | 2026ko Urtarrilaren 15a

Abenduko sortze eta heriotzeak - SPUC - Erregeen bixkotxa - Ihauteriak - Konferentzia dantzatua

“Ultimatum” obraren aurkezpena
Ultimatum%20obraren%20aurkezpena

Abenduko sortze eta heriotzeak

Horra zer lortu dugun Herriko Etxetik. Sortze bakarra seinalatua zauku: Gomes da Silva Lefèvre Eva. Heriotzetan: Jaureguiberry Marie Claire sortzez Brocquevielle 80 urte, Gabin Eric 63 urte, Ibarbide Maitex sortzez Anchordoquy 89 urte eta Pierrot Fagoaga 80 urterekin, Tolosa auzoan ehortzia. Heriotze hauek hunkitzen dituzten familia eta adixkideei, dolumin bizienak.

Spuc kirolak liburuxkaren banaketa

Urte berria abiatzearekin, etxez-etxeko aldizkariaren banaketak egin dira zonbait kiderenganik.Gauza asko aurki daitezke, elkargo hunek osatzen dituen sekzioeri buruz, hauetan pilota, errugbia, eskubaloia, kanoe-kayaka, lasterka, futbola eta bizikleta. Beñat Jorajuria lehendakariaren hitzetan, azpimarratzen du nola kirolarien kopurua goiti doan (1.037 kide sasoin huntan), Senpereko jendetzaren araberakoa. “Horrek arazo batzu sortzen ditu: azpiegiturak bete-beteak direlakoz, zahartzen ari eta eskasa gorrian. Ondorioak, Spuc-eko andana batzuek kide berrien izen emateak errefusatzen dituzte eta beren aktibitateak Senperetik kanpo egin behar dituzte”.

Erregeen bixkotxa

Tradizioko usaia onak atxiki nahian, Senpereko Zerbitzu Sozialak (CCAS) bere Klub Senior-aren bitartez gonbidatzen ditu 65 urtez goitiko guziak, memento goxo baten partekatzera. Erregeen pastizaren jastatzea iraganen da Denen Etxean, urtarrilaren 23an ostiral arratsaldean (14:00). Negu bortitzari oldar egiteko parada ona.

Ihauteriak abian

Auzoz-auzo eta etxez-etxe abiatuko dira Herriko Zakuzaharrak elkarteko kideak, betiko giro alaia partekatuz beraien dantza, musika eta irriekin. Mundu eta negu goibel huntan, sentimendu baikor eta pozgarrien goaitan baitago jendea. Urtarrilaren 24an hasiko dute ateraldia Hergarai auzoan, urtarrilaren 31n Amotzera joanen dira, otsailaren 7an aldiz Olha eta Ibarrunen ibiliko dira, bururatzeko Urguri auzoan otsailaren 14an. Ihauteri egun berezia iragarria da otsailaren 21ean, Karrika Nagusian. Ea harrera ona egina izanen zaioten ihauterien animatzaileeri!

Konferentzia dantzatua

Elirale-Pantxika Telleria konpainiakgonbidatuak zituen “Led Silhouette”Nafarroako konpainiako bi kide, bereziki beren azken obra “Ultimatum” aurkeztera, Larreko kulturgunean. Publikoak ongi preziatu ditu mintzaldi, bideo eta bakarkako dantzak bai eta ongi parte hartu bururatzeko solasaldietan. Dantzazaleak lorietan utzi ditu, artistek ekarri azalpenekin, nola eraiki sormen prozesua dantza eta musika aldetik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3817. zbk

Gure Hitza | 2026/01/15

Zapalkuntzaren kontra, herrien ahotsa

Ainhoa Etxenike

2026rako saltoa jadaneko egina dugu, eta hara lehen hamabostaldia ere iragana zaigula. Urteko lehen bi aste horiek motz ala luzeak izan badira ere, urte berriko lehen egunetan hainbat gertakariren berri ukan dugu, baina ez urte hastapenean usaian opa direnak. Izan ere, 2026ko lehen egunak azkarki markatuak izan dira, Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Nicolas Maduro Venezuelako presidentea etaCilia Flores haren emaztea harrapatu baititu. Lehen aldiz, Estatu Batuetako presidente batek publikoki onartu du Parlamentua bere erabakitik kanpo utzi duela nahitara, botere legegilearekiko mespretxua agerian utziz.

Estatu Batuetako armadak atxilotu ondoren, Nicolas Maduro urtarrilaren 5ean New Yorkera arribatu da, bertako auzitegi baten aitzinean agertzeko. Droga trafikoa eta armak edukitzea leporatuak zaizkio. Azpimarratzekoa da haatik Estatu Batuek Caracasen Venezuelako lehendakaria atxilotzeko egin zuten operazio militarrak...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016