Gure Hitza | 2026ko Urtarrilaren 29a

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak, hara nolakoekin dabilanmundua.

Gaztetan irakurri nituen bi libururen ber-irakurtzeari lotu naiz azken aste horietan. Aldous Huxley-ren “Le meilleur des mondes” (1932an plazaratua) eta George Orwell-en “1984” (1948an plazaratua). Sekulako arrakasta ukan zuten bi britainiar idazle horien eleberriek. Biak funtsean euskaratuak izan dira, lehena Xabier Amurizak (“Bai mundu berria”, 1971n) eta bigarrena Oskar Aranak (izenburu berdinarekin, 2007an). Bi liburuak totalitarismoaz dira mintzo. Gobernu totalitario batzuek, teknika berri sofistikatuen medioz, gobernatzen dute mundua, populuak osoki manipulatuz eta kondizionatuz, jendea orokorki nagusi krudelen miresle bihurtu araziz, beren esklabotasun egoera gogo onez onartzeraino.

Lehen aldian irakurri nituelarik, fikzio hutsezko eleberritzat neuzkan, nekez errealitate bihurtu zitezkeenak. Baina hara, bi idazle horiek profeten gisa duela kasik ehun urte orduan ere garai ilunak bizi baitziren deskribatzen zutena errealitate bihurtzeko zorian da gaur. Idek ditzagun begiak. Nonahi integrismoaren hegalak zabaltzen ari dira, politikan nola erlisionean. Deitzen dira inperialismoa, diktadura, autokrazia, populismoa, monokrazia, despotismoa, faxismoa, absolutismoa, iliberalismoa... Eta hemen gaindi ere indartzen ari den eskuin-muturra integrismo hutsean hazten da. Ardi larruz jantzitako otsoa beti otso! Venezuelaren aferaren ondotik, Viktor Orban hungariar presidente populistak deklaratu du ahoan bilorik gabe “munduaren ordena berria” martxan dela. Bai, zoritxarrez martxan da!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016