Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Biltxokoko larunbatak - Ekitaldia - Kontzertua - Hitzaldia - Zizpa gaztetxeak 10 urte

Zizpa gaztetxeko kideak
Zizpa%20gaztetxeko%20kideak

Biltxokoko larunbatak

Urtarrilaren 31n (12:0014:00), Amarra taldea gomitatua izanen da Biltxokora.

Ekitaldia

Urtarrilaren 30 eta 31n, “Topaketa internazionalistak” ekitaldia antolatzen du Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz-ek, Biltxokon. Lehen egunean (19:00), “Kulturen erresistentzia eta erresistentziaren kultura” gaualdia izanen da, bretainiar, euskal, katalan, korsikar, okzitaniar, kantu, musika eta dantzekin. Ostatua izanen da eta afaltzeko bretainiar matahamiak. Biharamunean, “Frantses Konstituzio linguizida” hitzaldia (10:00). Bertan, bretainiarren, euskaldunen, katalanen, korsikarren eta okzitaniarren lekukotasunak trukatuko dira.

Kontzertua

Urtarrilaren 31n (20:00), Maider Cigarroa eta Yannick Tellechea Le Carrén ariko dira.

Hitzaldia

Hilabetero, irakur klubak eleberri edo ipuin bilduma eztabaidatzen du, aldi huntan, Jone Bordatorekin. Hitzordua otsailaren 3an (18:15) emana da.

Zizpa gaztetxeak 10 urte

Baionako Zizpa gaztetxeak 10 urte ospatuko ditu otsailaren 4, 5, 6 eta 7an.

Lau egunez, programazio zabal eta aberatsaz gozatzeko aukera izanen da, publiko anitzari zuzendua izateko xedea duena. Besteak beste:

Asteazkenean, Porrotx eta Pontx pailazoek haurrendako emanaldia eskainiko dute gaztetxean.

Ostegunean, Baionako kaleak gordetzen dituen memoriak azaleratuko dira bisita historikoaren bitartez, eta Atalanten “Lasa eta Zabala” filma hedatuz.

Ostiralean, Gure Irratiaren aldeko kantaldia antolatuko da, artista ugarirekin.

Bukatzeko, larunbatean goizetik gauerako programa antolatuko da, bazkari, poteo eta kontzertuekin. Egun honetan, gaztetxea eta asanbladaren 10 urteko ibilbideaz oroitzeko aukera izanen da ere.

Aurresalmentak HelloAsso plataforman zabaldu dira.

“Lasa eta Zabala” filmerako sarrerak Atalantek salgai jarriko ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016