Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Xilaba - Kontzertua - Mutxikoak - Erakusketa
Xilaba
Joan den asteko alean aipatu bezala, oroitarazten dizuegu Xilaba bertsu txapelketako finala larunbat huntan bururatuko dela, Jai Alain (17:00). Bertsulariak Aitor Servier Etxexuri, Elixabet Etxandi Goihenetxe, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Miren Artetxe Sarasola izanen dira. Hurbil zaitezte azken ekitaldi huntara!
Tokiak aitzinetik atxik daitezke bertsosarrerak.eus webgunean.
Kontzertua
Otsailaren 1ean (17:00), Donibaneko Haizeakkobrezko instrumentuen orkestrak soinu-bidaia batera gonbidatzen gaitu, nun sekretu musikalak eta goraldi zinematografikoak nahasiko diren. Anthony Lafarguek zuzendurik, orkestrak interpretazio zoragarria eskainiko du, kobrezko instrumentuen aberastasun adierazgarria salatuz: adar baten goxotasun kasik xuxurlatua, tronpeta baten argi garbia eta baita musika tresna horiek elkarri lotzen dituzten ñabardura guziak ere. Hitzordu hori Tanka gelan iraganen da.
Mutxikoak
Otsailaren 1ean (11:30), mutxikoak eginen dira merkatuan.
Erakusketa
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak “Bertsolaritza: zonbait behako” erakusketa deskubritzeko gomita zabaltzen du.
Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetarikoa den artea deskubritzeko edo hobeki ezagutzeko parada da. Euskal Kultur Erakundeak landutako erakusketa multimedia da.
Azpitituluak dituzten ikus-entzunezko dokumentuei esker (erreportajeak, artxiboak, lekukotasunak), bisitariak euskal ondarean erroturik den praktika horren kodeak, aberastasuna eta sotiltasunak deskubrituko ditu.
Urtarrilaren 31 arte ikus daiteke Pavlovsky etxean, idekitze tenoretan.











