Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a

Ziburutar berriei eskainiriko agiantzak - Bixintxoak

Bixintxoko besten estreinaldi ofiziala iruditan (Arg: Komcebo)
Bixintxoko%20besten%20estreinaldi%20ofiziala%20iruditan%20(Arg:%20Komcebo)

Ziburutar berriei eskainiriko agiantzak

Ziburuko Herriko Etxeak biztanle berriak errezibitu ditu agiantzen ospakizunak kari.

Hiria, herriko zerbitzuak, elkarte-egitura eta tokiko baliabideak aurkezteko eta trukatzeko aukera.

Ongi etorri Ziburura!

Bixintxoak

Urtarrilaren 16an, Ziburuko hiriak Bixintxoko bestak ireki ditu!

Hala ttipiak nola handiak saldoan hurbildu ziren gaualdiaz gozatzeko: desfile musikala, Ana txotxongilo erraldoiaren ateratzea, estreinaldi ofiziala balkoian eta kontzertuak karpapean.

Milesker musikariei, konpainiei, boluntarioei eta publikoari!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3819. zbk

Gure Hitza | 2026/01/29

Totalitarismoa, urrats handiz

Peio Jorajuria

Munduak garai kezkagarria bizi du. Indartsuenen legea da gero eta gehiago bertze guzieri inposatzen, nazioartean nekez bada nekez eraikiak izan diren legeak airoski zangopilatuz. Azkenik hor dugu Donald Trump ipar-amerikar presidente autokrataren jokabide kriminala, Venezuelaren kontrako erasoa. Narkoterrorismoaren aitzakian gezur hutsa Trumpek Venezuelako petrolioa bereganatu baizik ez du nahi. Kuba eta beste herrialde batzuk ere jomugan ditu, hala nola Nikaragua eta Kanada, aipatu gabe Groenlandia, hau ere irentsi nahi lukeela, apetitua zorrozturik. Inperialismoak ez zuen aspaldian horrelako indarra erakutsia munduan barna. Taiwanek baduke kezkatzekoa Txinarekin, Ukrainak bere aldetik jadanik hainbertze pairatzen duelarik Errusiarengandik, eta beste herrialde asko ere badira tiranoen aztaparretara eroriak edo erortzen ahal litezkeenak. Trump, Putin eta Xi Jinping, enperadore izan nahi duten hiru predatore, eta beste txakal guziak,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016