Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Urtarrilaren 29a
Zaharberritze energetikoa - Adinekoen gidaliburu eguneratua
Zaharberritze energetikoa
Les Deux Jumeaux bizitegiko zaharberritze energetikoa bukatua da.
1966an eraikia, Office 64 de l’Habitat erakundearen bizitegi hau zaharberritze energetiko eta tekniko programa baten xedea izan da. Operazio horrek 42 etxebizitza hunkitzen ditu, eta eraikuntzaren errendimendua hobetzea, gastuak murriztea eta bizitegia gaur egungo erabileretara egokitzea du helburu. Lanei esker, honako hau lortu da: C etiketa energetikora iristea, energia kontsumoen batez besteko %52ko murrizketa, isolamenduaren, aireztapenaren eta ekipamenduen hobetzea, etxebizitzen segurtasunaren eta erosotasunaren indartzea, fatxaden eta sarbideen zaharberritzea.
Bisitaren ondotik, Office 64 erakundearen agiantzak iragan dira Itsas Ospitalean, lurraldeko proiektu eta partaideengandik ahalik eta hurbilen egoteko desmartxan.
Adinekoen gidaliburu eguneratua
Adinekoen gidaliburua eguneratua izan da Adinekoen Kontseiluko kideekin eta GEUZarekin elkarlanean, adinekoak egunerokoan laguntzeko xedearekin. Bertan aurkituko dira: informazio praktikoak, hurbileko kontaktuak, tokiko baliabideak desmartxak errexteko. Tresna sinple eta osoa!











